Errege opilari bazkalorduko azken hozka egin eta nire anaia eta bere
bizilagunak Zaldiaran mendiera igotzeko proposatzen didate paratu den
arratsalde ederraz gozatzearren. Banuen nik asmoa arratsaldean Zaldiaran
alderuntz joateko, bai horixe. Asmoa bai, baina ez inondik inora
familia bazkalostea mendian gora luzatzeko gogorik. Mendi edo basoan
zehar ibiltzera baldin banoa bakarka izan ohi dut nire emazte eta bi
semeen ezean, bakarka gogoeta egiteko asmoz, bakarka ingurumarietako
txorien txio zein erreka hotsaz gozatzearren, baita mugikorreko
irratiaz ere, jakina baietz. Horrenbestez, bazkaldutakoan Zaldiaran
aldera jo beharrean Errosteta alderuntz joan naiz inolako tontorrik
zapaltzeko asmo barik. Zonalde ederra Berroztitik ezkerretara zabaltzen
den harantxoa, mendira doan kaminoan zehar bertan daude "Etxaldea"
izeneko alderdia non bizpahiru baserri topa daitezkeen herritik erabat
baztertuta baso erdian. Bertatik ez oso urrun ere topa ditzakegu
Galbarreta herriko hondakinak. Izan ere, Gasteizko inor gutxik daki
bertan "herrimortu" (arabako erdaraz "mortuorio" deritza) bat dagoela
baso erdian, eremu ederra, ezin aproposagoa edozer idurikatzeko; egia
esan nik neuk egin badut oraintsu idatzitako eleberri motz batean.
Jakina, nik uste are inor gutxiagok dakizki inguruetako toki-izenak,
euskaraz zein erdaraz, hots, Bagaza, Basagutxi, Lasaga, Pelukaran,
Urzabal, Zabalgana, Cuesta Uralde, Los Tiemblos, Hoyo Grande, Hoyo
Pequeño, Hayalta. Izen ederrak, zapaldu edo ikusten ditugun bazterrak
ondo asko deskribatzen dizkigutenak. Gaur arratsaldean, lehen esan
bezala, ez nuen inolako asmorik Errosteta mendi tontorreraino igotzeko.
Zertarako? Ibilian gozatzen dut, ez besterik. Areago, banekien inola ere
igoko ez nintzela. Ez horixe, negu partean basoak berak noraino joan
zaitezkeen agintzen dizu. Ni geldiarazi nau tontorrerako bidearen erdiko
lokatza batean. Zer esanik ez, etxeruntz bueltatu naiz segituan,
beharbada balizko metaforaren beldur, sutondoko babespera, nire emazte
eta bi semeak gabe mendi eta basoan izan ezik, edonon topatzen dudan
bakardadera bueltan.
jueves, 8 de enero de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario