Etxera bueltatu berria Bilbotik. Lur jota nago, goizean Gasteiztik irten
aurretik nire anaiak utzitako monobolumeneko aginte-mahaiari argitxo
gorri bat ixiotu zaio ez dakit nik ze demonio adieraziz ez baitzegoen
eskulibururik begiratzeko. Monobolumena goitik behera begiratu dut,
alafede. Nire anaia eta kuinata, noski, lozorro zeuden eta ez zidaten
telefonoa hartzen hain goiz izanda. Izan zitekeen huskeria bat, jakina,
baina auskalo, ez naiz ausartu Bilboraino joaten delako argitxoa
piztuta. Horrebestez nire ama eta biok autobusez joatea erabaki dugu.
Nire ama autobus geltokian utzi eta gero anaiak hots egin dit
aparkatzekotan nengoela, argitxoarenak ez zuela inolako garrantzirik
esateko, ateren bat gaizki zerratuta izan zitekeela baina askotan ondo
egonda ere pizten zela... Bilbora iritsitakoan eta egunero bezala gure
amaren besotik oratuta parkinetik ospitaleraino tipi-tapa joan gara
makulua erabili behar baitu orain kontura ez datozen hainbat
motibogatik... Gasteiztik Bilbora errepidetik zehar joatea baino gehiago
kostatu zaigulakoan nago ozta-ozta. Behin ospitalean giroa ezin
petralagoa ia denok, gure aita, bere gelakidea zein honen senitartekoak,
erizainak, laguntzaileak eta egundoko umore txarrean baitzeuden auskalo
zer dela eta. Bertatik ihes egitea erabaki dut, ospitaletik
erdialderantz aitzakia on bat asmatu orduko. Eta bai, gaur zapatu
goizean ere Bilbo ikaragarri polita zegoen, giro ederra, bizia,
jendetsua, eta goiko zeruan eguzki ederra lasai asko ibiltzeko, nik
Bilbon jitoan paseatzea itzel atsegin dut eta. Izan ere, aspaldi hontan
ibiltzea ei da, FBeko sarrera hauekin batera, lasaitzen nauen bakarra.
domingo, 18 de enero de 2015
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
EL CÓNCLAVE
S ueño que soy el Espíritu Santo y que el Jefe -o sea, yo mismo también, por lo de que el Jefe es uno en naturaleza pero existimos los do...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario