jueves, 8 de enero de 2015

JE SUIS CHARLIE II





Listopasatuena: atzo Charlie Hebdoko 12 lagunak garbitu zituzten hiru asasinoek ez dute errua, ez osorik behintzat. Ez, inondik inora ez, errua da Irak, Palestina, Afganistan eta abar egunero bonbardatzen zituztenena. Errua da herri musulmanak ustiatu eta zapaltzen dituzten EEBB eta EUena, errua da herriotako monarkia zein dikatadoreak sostengatzen dituzten Mendebal Herriena, errua da musulmanak gure artean hartu ditugun herriena, errua da geurea babes eman diegun musulman horietariko asko eta askok gure kultura, ohiturak eta legeak atsegin ez izateagatik, areago, biziro, errotik, gorrotatzeagatik, errua da geurea gure arteko musulmanok gure kaleetan zehar gonamotzeko emakumezkoak edota gure mahasti eder-ederrak ikusi behar izateagatik, errua da geurea adierazpen askatasunaz baliatzen garelako musulmanon erlijio eta kulturaz trufa egiten ausartzeagatik gure erlijio eta kulturaz aspalditik egin bezala, errua da geurea musulmanotariko askoren eskakizunei men egin diegulako, hots, uko egin diogulako haiek exijitzen diguten inpunitateari euren erlijio eta kultura sekula irizpidera ez ekartzeko eskaerari, errua da geurea gure legedia berrantolatu ez dugulako haiek gure legeen gainetik egon daitezen, errua da geurea Islam erlijio bakarra eta berdaderoa dela onartu ez dugulako, errua da geurea musulman bihurtu ez garelako, errua da geurea integrismo musulmanaren aurrean men egin ez dugulako, errua geurea da eta batik bat Charli Hebdoko marrazkilariena, bai horixe!

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...