martes, 27 de enero de 2015

ON BILDURRAREN ITZALA



On Bildurren itzala beti zenbait jenderen gainean: "nire senarrak esan zidan kontuz ibiltzeko zuri esaten nizunarekin, FBn zure iruzkinetan "atsegin" sakatzearekin, demaseko argibide ematearekin. Zer dela eta?  Euskaraz idatzi ohi duzulako eta ezin da jakin zer diozun. Kontuz badaezpada egunero ikusten duzun tipo horrekiko harremana edo hitz aspertu soilak guretzat kaltegarria izan litezkeen auskalo zer dela eta, ezin da sekula jakin, baten batek daki lagun esaten diozun horrek nolabait konprometitu gaitzakeen zer edo zer dio edo dagiela. Bai noski, ezin dugu ahaztu gu beti beldurrez bizi garela edozein huskeria edo txorakeria dela kausa, gehienetan ez dakigu zeren beldur garen, ez. Agian gure gizartean dagoen beldurrik handi edo latzenaren beldur, hau da, jendaurrean nabarmentzeaz. Baina ez al gara gu geu nabarmentzen garenok? Ixooo, badaude modu asko nabarmentzeko, gainerakoek ere nabarmen gaitzakete ustekabean edo, beldur naiz hain gertutik ezagun dugun hori ere arriskutsua izan dakiguken gu bezain koldarra ez delako, inorekin harremanetan egoteko aiko-maikorik gabe egin ohi baitu. Jende hori, inoren edo ezeren beldur ez dagoena, gogoan duen oro esateko joera duena ardura barik, txit beldurgarria omen da...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...