sábado, 3 de enero de 2015

OLENTZERO VERSUS ERGELAK



Atzo goizean, eta egia esan urtero bezala egunotan, konturatu egin nintzen beste behin nik Olentzero gogotik estimatzen dudala halabeharrez. Bai jaunandreok, Gasteizko hiriguneko taberna batean gure ondoan eserita zeuden hainbat sasi-aberaskilo larrusendori honako esamesak aditu eta gero:

-Gure etxeko balkoian betidanik Papa Noel jarri ohi dugu.

-Olantzero ez al duzue atsegin?

-Olentzero? Ez zait burutik ere pasatzen gurea bezalako etxe dotore eta duin batean baserritar mozkor, zikin eta itsusi baten panpina eskegitzea.

-Baina, bertako ohitura bat da.

-Gure etxean ezta sekula santa halakorik izan, gurean beti hiru erregeak edo Papa Noel, gu bizi osoko gasteiztar peto-petoak gara... Norbaitzuena izatekotan beraiena ote da.

-Nortzuena?

-Badakizu, ETAren lagunen asmakeria...


Hortaz, nola ez maitatu Olentzero...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...