sábado, 3 de enero de 2015

SUMINALDIA



Nire bikoteak sarritan leporatzen dit edozein izapide egitera noala berehalaxe sumintzen naizela edozein huskeriagatik, erretxina bezain egoskorra naizela. Baliteke, ez diot ezetz esaten dexente ezagutzen baitut nire burua. Baina ez hori bakarrik, nire bikoteak gogoratu ohi dit erretxina edota egoskorra izateak ez duela zentzurik, hots, ez dudala inolako atarramendurik ateratzen. Ezta egia, gaur bertan nire gurasoen anbulatorioraino joan naiz nire amaren errezeten bila (nire gurasoak bizi dira Gasteiz inguruko herriska batean; baina, hiri erdiko anbulatorioraino joan behar dute ezinbestez; kontuan izanda herrisketako biztanle gehienak jende edadetua dena, honen zergatia azaldu diezadaken norbait dagoen jakin gura nuke...). Ez da lehendabizikoa hara nindoala eta aurrekoan bezala gaixoentzako arreta-mahaietara jo egin dut nire amaren errezeten bila. Ordubete egon naiz erreskadan itxaroten ozta-ozta. Orduan, nire txanda heldu eta egokitu zaidan arreta-mahaira gerturatu naiz bertako arduradunak argibide leihatilara jo behar nuela zakar-zakar esan ziezadan errezetak jasotze aldera. Sasiko larrusendo hark agindu bezala egin dut piskat eulixaturik ondo asko gogoratzen bainuen aurrekoan arreta mahaietako lankide batek eman zizkidala inolako eragozpen barik. Eta zer esanik ez, argibide leihatilaren ondoan berriro ordu laurden bat inguru itxaroten egon naiz nahitaez. Leihatilako arduradunak artatu nauenean zera esan dit, bertan ezin zizkidatela nire amaren errezetak eman unean inprimitu behar zituztelako... arreta-mahairen batean. Eztanda egin dut, bai horixe, ozpindu egin naiz ziplo aurrekoa zein ordubetekoa muzin eta ozen azaldu baino lehen, benetan erresumindurik, eta... eta zer egin duen leihatilako arduradunak, nik luzaturiko nire amaren txartela hartu, arreta-mahaietaraino laguntzeko eskatu eta bertako lankide bati ditxosozko errezetak lehenbailehen inprimitzeko erregutu egin dio. Merezi al du ala ez noizbaiten zakar jokatzea, gutxienez adarra jotzen ari zaizkizularik?


*Hala eta guztiz ere, gogoeta luze eta sakuna egin eta gero nik uste gauzak bestela esanda, hots, otzanago, bigunago, gizalegetsuago, baina hitzez hitz berdin, eragin berbera izango zuela; esan bezala, ondo pentsatutakoan damutu eta guzti egin naiz ni ere apurtxo bat zakarra jokatu izanaz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...