Areetako Mirentxoren gurasoak sendagile ziren, baita umetan bere inguruko gehienak ere. Berak txikitandik etxeko ogibidea gogoko eta ikasgai izan zuen; izan ere, sekula ez zitzaion burutik pasatu bestelako ikasketarik egitea. Nota apartak atera zituen medikuntza karrera egin ahala, atzerrira ere joan zen bere espezialitatea sakontzearren. Etxera bueltatu zenean berebiziko kurrikulum potoloa ekarri zuen. Horrenbestez, eta hein handi batean bere gurasoen harremanei esker ere bai, laster lortu zuen bere hiriko ospitale nagusi eta ospetsuan lanpustu bat. Denok opa egin zioten etorkizun oparo, arrakastatsu bat mediku bezala. Lehenengo lanegunean aldiz, bere bizitzako lehenengo gaixoa artatu behar zuela irakasle edota lankideren baten laguntza barik, jende xehe horrekin nola jokatu, hitz egin, ez zekiela jabetu egin zen. Gaixoak arrotzak begitantzen zitzaizkion oso, gaixoak ez baitziren nola edo hala sendatu beharreko haragi puskak soil-soilik, gaixook galdezka egiten zioten, kexu ziren, baita behinik behin mehatxuka ere, gaixoak gizakumeak ei ziren. Zer edo zer egin behar zuen Mirentxok berari adi-adi begira eta etengabeko galderak egiten zizkioten gizaki itsusi eta ezjakin haiei aurre egite aldera. Orduan, Mirentxo tente-tente jarri eta bera medikua bera zela harro-harro gogoratu egin zien.
lunes, 26 de enero de 2015
AREETAKO MIRENTXO

Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
LOS SUEÑOS, SUEÑOS SON, Y LAS PESADILLAS...
E sta noche he soñado que me levantaba por la mañana y que al ponerme delante de la caja tonta con el programa de debate sobre la a...

-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Podría decir que cada vez que vuelvo al txoko y leo los titulares de los periódicos locales me sorprende el contraste con los que veo a dia...
No hay comentarios:
Publicar un comentario