jueves, 29 de septiembre de 2011

ALEGIA OTE?


metafora bortitz eta errukigabe baten modura hona hemen atzo bertan gertatu zena Zumaiako Itzurun hondartzan, auskalo zer nolako esangura metaforikoa duen albiste honek, norainoko gogoetagarria ote dakiekeen ezkonberriei. Edonola ere, erreskatearen nondik norakoek ondo baino hobeto azaltzen digute ezkonberri ororen patu beltza, hau da, biak ezkondutakoan emaztea uretara sartu, bertan olatuek harrapatu eta itsasoaren indarrez arrastaka daroala, orduan senarrak ito aginik zekusala uretara amildu eta hala eta guztiz ere badira auskalo nondik ateratako surfalari batzuk erreskatatzen dituztenak. Alegia ote?


Gertakari bitxia izan zen atzo Zumaiako Itzurun hondartzan. Surflari talde batek ezkongai batzuk uretatik erreskatatu behar izan zituen. Baleike.com atariak argitaratu duenaren arabera, bikotea ezkontzako argazki bilduma egiteko gerturatu zen Itzurun aldera eta argazki bitxia lortzeko asmoz, Titanic filmaren emanaldi berri bateko protagonista izan da.


Emakumea, soraluzearra, eta senarra, zaragozarra, hondartzaren eskuineko aldera, Talaimendi azpira, gerturatu ziren, argazkilari batekin. Inguruan zebilen jendea bikoteari begira hasi zen laster.


Emakumeak, argazki ikusgarria lortzeko asmoz, uretan sartzea erabaki omen zuen eta itsasoaren indarraren ondorioz urruntzen ari zela ikustean, senarra uretara bota zen emaztea erreskatatzeko. Hala ere, gizona ere arriskuan zegoela ikustean, gertakariari begira ari ziren beste bi pertsona ere uretara bota ziren bikotea laguntzeko, baina horiek ere itsasoan barrena eraman zituzten olatuek.


Azkenean, inguruan zeuden pertsonak surflariei oihuka hasi ziren laguntza eske. "Olatu handiak zetozela abisatzeko oihuka ari zirela uste nuen, baina pertsona talde bat uretan zegoela ikusi nuen", aipatu du surflari batek. Azkenean, taula gainean itsasertzera eraman zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...