jueves, 22 de septiembre de 2011

KUKUZTEARENAK



Xabi Paiak proposaturiko neologismo berria edo: kukuztu. Kukuztu: Kukutzatik eratorria- Esanahia: 1.) jendea etxe, toki, batetik kolpeka, ostikaka, mehatxuka erauztea, botatzea. 2.) gaztetxe bat bortizki hustu. 3.) agintariek gustuko ez dituzten herritarren kontra jardun.

Edonola ere, eta agintarien azaleko argudioak aintzat hartuta ere (erakinaren jabearen interesak zein jabego eskubideak auzitan zeudela), bitxi samarra begitantzen zait hain bat-bateko hustuketa bortitz hau solasbideari aukera emateke, hau da, gaztetxearen inguruko talde edo erabiltzaileen agurdioak edo interesak aintzakotzat hartu gabe hainbat urte pasa eta gero zeharo abandonaturik zegoen eraikina erabiliz. Badirudi jabeon bat-bateko premia horrek lehentasun osoa duela auzokoen interes edo eskakizunen aldean, hau da, urteak joan ahala gaztetxeak sortu edo bultzatutako jarduerak gutxienekoak balira bezala, auzoari inolako onurarik eragin ez balio bezala.

Jakin badakigu ere gaztetxeen inguruan betikoak mugitu egin direla betidanik, ia guztiarekin bezala kontrolpean izaten saiatu direla, gehienetan arduradunen ezker abertzalearekiko harremanak edo sinpatia ezin nabarmenagoak izan direla, bertako hormetan erraparatu besterik egin behar ez zela presoen zein e.a.ren edozein aldarrikapenaren aldeko konsignak-eta ikusteko. Hori dena badakigu, baina ezin saihestu dugu ere hein handi batean gure ohiko pasaiaren parte izan ez balitz bezala gaurdaino, urte askotan halakoa izan baita nonnahi.

Hala ere, aitortu beharrean gaude ere dena ez dela, bestetzuek uste edo sinetserazi nahi bezala, e.a. edo ETArenganako atxikimendu edo sinpatiarik, kasu askotan gaztetxe-kumeen ikus/pentsamoldeak guztiz zabal eta agian ere kritiko eta erradikalagoak direla, akratagoak batik bat, gehienbat berez matxinoak edo izan behar diren aldetik, gaztetxeak ez baitira sortu Mozart edo Ornitologia ikastaroak debalde emateko, baizik eta gazte edo auzo mugimenduek premiazko edo faltan zituzten jardunak edo ahalbideratzeko. Alde horretatik ezin ukatu gure gizarteko gaztediaren zati zabal batek bere kabia topatu egin duela gaztetxeetan, hots, nolabaiteko hutsune bat betetzen dutela gure gizartean bertan antolatu ohi dena gustuko ala ez izan arren, bazutela ere herritar askoren babesa edo oneritzia. Orduan, eta beti kontuan hartuta gure agintariek gizartearen talde ezberdin askoren interesei erantzun behar dietena nahitaez, zer dela eta hain gogor eta gogotsu jo gaztetxeen mugimenduaren kontra?

Bai, ez baita kasualitatea, Bilboko Kukutzakoaz gain, duela aste batzuk ere Gasteizko gaztetxearen kontra gertatu izana, ezta kasualitate arina Azkuna jaunak oraindik oraingo berbeta berbera erabiltzea Kukutza auziari buruz, hau da, gertatutakoaren atzean betikoak daudela, Bildukoak, inork baino hobeto egiten baitakite halako gauzak, hain zuzen ere gure kezko egunotaraino ziplo itzultzen gaituena. Eta agian ezta kasualitatea ere garaiotan herri mugimendu edota kutsu alternatiboa duen ororen kontrako enegarren eraso hau.

Nik, aldiz, ez dakit ezer, susmatu besterik ezin dut egin denok bezala, argi eta garbi diot.

Eta edonola ere, zer nolako irudi ez hain zaharrak edo aspaldikoak...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...