jueves, 29 de septiembre de 2011

ANDONI AGIRREGOMEZKORTAREN OMENEZ



Gaur goizean genuen Andoni Agirregomezkorta, VAYA SEMANITAko antzezleetariko beteranoena, Euskadi Irratiko elkarrizketan. Galdetu egin diote, jakina, ea bere ustetan zergatik kaleratu duten. Oraindik orain entzuna eta irakurria nion bertsua erantzun du; ez zekiela zehatz-mehatz, ETBko ardunadunei galdetu behar. Bada Andoni, erakutsi du luze, oso tipo jator eta azkarra, susmoak susmo eta kalteak kalte dotore eta batez ere gizalegez jokatzen duena bere kaleratzearen zioaz galdetzen diotenean; agian badaezpada ere.

Gainerakoek ordea ez dugu zertan hain zuhur edo zintzo jokatu behar halako agindukerien aurrean. Esan bezala, susmoak susmo badirudi Andoniren kaleratzeak ez duela zerikusi zuzena telesaioaren ikus/entzulegoaren gainbeherarekin, VAYA SEMANITA aurten ere emango baitute. Zer irizpide edo erabili ote dute ETBkoek Agirregomezkorta eta berarekin beste hiru lankide kale gorrira botatzeko? Auskalo, baina programan politikariei eta batik bat Patxi Lopez eta bere gobernukidei egindako kritika zein parodia zorrotzari erreparatzekotan ikaragarri susmagarria suertatzen zait bat-bateko edo ezusteko kaleraketa hau, berez edozein aitzakia baliagarria zela ematen du-eta.

Lar susmatzea ote? Baliteke, eta oso deitoragarria litzateke halako zerbait asmatzea Lopezenenek guztiz kontrakoa agingu baitziguten lehen agintean zeudenen aldean, denok egin bezala bestalde; baina hala ere politikariak diren aldetik denetarik ere espero liteke atzoko aginduak gaurko ahanzmenduak izan ohi dira-eta.

Dena dela, Andoni atsegin zait oso komiko bezala, nik uste ezin hobeto antzezten duela EHko hainbat prototipo, agian inork baino xamurren, parodia edo zorrotza izanda ere ez dute uste bestetzuena baino krudel edo kupidagabekoagoa denik, betiere gaineratzen baitio bere lanari samurtasun kutsu bat arinago bilakatzen duena, parodiaturiko prototipo edo pertsonaia guztion pare bihurtzen duena, hots, haraginak guztion berdin egiten dituena. Badu beraz, eta azkenez, komiko orok ezinbesteko behar duena, barre algarak eragiteaz haratago doala, gogoeta emateko parada eskaitzen duela: parodia egindako pertsonaiaren haraginak bere egiten ditu.

Hausnarrean egon naiz luze nola omendu Andoni, zein ote zen bere lanik onena, adierazgarriena, bikaina, azkenean ebatzi dut honako hau ez dela inondik ere justizia gehien egiten diona antzezle edo komiko gisa, baina bai ordea gurean "bihotzeko" bilakatu egin zuena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...