viernes, 2 de septiembre de 2011

MURPHY ALUAREN LEGEAK GOBERNATZEN NAU!


Ezin besterik izan. Gezurra badirudi ere Murphy legeak ez du sekula huts egiten.

Oraingoa bai dela behar bezalako kexa edo arrangura bat. Banengoen ni gaur laster argitaratuko omen didaten euskarazko textu baten zuzenketari eusteko irrikan, eta ezinbesteko online hiztegiak erabiltzera noala, ezetz, gaur ez dabiltzala. Badaude hiztegi franko sarean, baina, nik erabili ohi ditudanak, HIZTEGIA 30O0 edo LABAYRU HIZTEGIA ez aurrera, ez atzera, gaur ez zebiltzan elkarrekiko harremanik ez izan arren.

Zer egin orduan derrigorrezko biraoak-eta botatzeaz gain, hots, kagondiosaka hasi eta gero? Nire idazgelako apaletan ditudan hiztegiak hartu? Ez, inondik ez, bart ikusi nuen pelikula batean zioten bezala ez dut inolako asmo edom gogorik XIX mendera itzultzeko, beraz, beste behin kagondiosaka hasi naiz gero eta ozenago.

Teknologiaren mende bizi gara, bai noski, badakit, nik inor baino morroiago. Baina, hori ezta leloa, leloa da nire bizkar gainean betiere indarrean dagoen Murphyren lege petral, madarikatu, alu hori. Bai, jaun-andreok, gauzak oker badoaz, are okerrago doazke, noski. Hori edo, zenbat eta gogokoago duzu gauza bat eskuratu edota burutzea, gero eta zailago izango duzu behar bezala taiutu edo bukatzea.

Edonola ere ezin izan diot nire lanari behar eta nahi bezala ekin eta horrek ikaragarri aztoratu egin nau, banago, nai, asteburuari aurre egiteko aparteko umore petralaz, kagooooon....

Potroetaraino.

No hay comentarios:

Publicar un comentario