lunes, 12 de septiembre de 2011

TXIRO-TXIRO


Polita, asko, hor nonbait Arrasateko Eugenio Otxoa Gerra jaunari leiturikoa:

Bai, aitte "Comercial Naval" zuan; bai "negocio de navos", baserritarra esaten badok pobretzat joten haue ta.

Xelebrekeria galanta, bai, baina ederto erakusten diguna orduko, eta baliteke gaurkoa ere hein batean, kezka edo beldur handietariko bat, pobretzat jota izatea. Adierazgarria, oso, batez ere bidi garen garaiotan.

Badago beste pasadizu bat orduko pobretasun horren ajeak erakusten dizkiguna oso xelebrea ere bai.

Nire lehenengo eskolie baserrixe izen zuan, "harrapau-eskolie", keixa harrapetan edo hola beti. Gero Garibauko eskolara juen nintzuan. Garibain nebilela amak San Viatorren sartu gure nindduan hobatxue zala-ta. Juen zuan eta lehenengo intentuen ezezkue. Hurrenguen kapoi bat bat eta arrautzak hartute juen zuan eta taka mutikue barrure. Kojuaz eta profesionalien be ibili nitzuan.

Nire aldetik, San Viatorrekoa entzunda zera otu zait bat-batean, ostiralean bertan gurasoenean azaldu orduko nire amari galdetu behar ni San Viatorren hartuta izateko zer demontre eraman edo egin zuten. Edonola ere, txantxetan ari naiz, ondo baino hobeto baitadakit amari holakorik galdetze hutsak zer-nolako erantzuna eragingo lukeen: pobretzat jotzen gaituzu ala?

No hay comentarios:

Publicar un comentario