viernes, 30 de septiembre de 2011

HAIZE KIRATS BERRIAK NONNAHI


Edonondik eta edonola PPkoak egiten ari diren diru murrizketen kontura, azalez bakarrik betebeharrezkoak, futsean berriz ideologiko garbi-garbiak, hona hemen Gasteizko Montehermoso kulturguneko Xabier Arakistain zuzendariak, Arakixek, esan zuena berak helburu zuen kultur egitasmoaren gainera:



Tamalez, azken urteotako lan osoa pikutara joan egin da, Maroto alkatea heldu eta Arakis kalera gorrira bota egin baitu. Badirudi bere egitasmoa ez datorrela inondik ere bat PPkoek gogoan duten kulturarekin, hots, haiek edonon aldarrikatzen duten kontsumo kultura hutsarekin, gogoeta egiteko aukera eskasak ematen dituena edo zuzenean eragozten duena.

Bada enegarren adibidea tropelka datorkigunaren aurrean erne egoteko, errotik kezka eta gogoeta egiteko, zeren delako murrizketak ezibestekoak direla sinestarazi nahi baitigute, baina, funtsean ezin ageriago da neurri guzti hauen atzean eskuinaren betiko pentsa/ikusmoldeak behingoz eta isil-gordeka inposatzeko ezin aukera hobea eskura dutela.

Gogoratu besterik ez dugu behar Gasteizko Kultura zinegotzi berria, Serrano anderea, orain dela gutxi arte Bob Dylan nor zen ere ez zekiena, berak ondo asko azaldu edo aitortu egin zionez kazetari bati...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...