martes, 27 de septiembre de 2011

HANDIUSTEKERIAK OTE?


Ez dute huts egiten, hartzen duzu EL CORREOko edozein albiste euskararekin zerikusia duela eta beherala eta erreskadan gure hizkuntzaren kontrako iritzi edota birao sorta ederra ohiko leloei eutsiz, badirudi irteneteko foruek eskaintzen duten anonimatoa ezin aproposagoa dela halako zimaurra barreiatzeko. Joandako domeka honetan Adurtza Ikastolako sustatzaile eta irakasle izandako Mikel Lacalle gasteiztarrari elkarrizketatu zioten El Correokoek. Bertan Mikelek bere irakasle urteetako gorabeherak hizpidera dakartza. Gehienbat euskaltzale porrokatu baten biografia da, Gasteizko euskaltzale batena hain zuzen ere, euskara bihotz-bihotzez maite, jorratu eta irakatsi egiten duena. Gorestekoak oso Lacallek bere garaietako kontakizun zein pasadizu guztiak, gure iraganaren lekukotza bizi-bizia, ikaragarri baliotsua Arabako euskararen historiarako, egon badagoelako, etorkizuna lain, alafede.

Hala ere, baziren ere elkarrizketaren azpian gorago aipaturiko iruzkinak, euskararen kontrakoak gehienbat, euskarari gorroto bizio-bizia dion anonimo oilobusti batenak, euskarak Gasteizen inokako sustrairik eta etorkizunik ez duela baieztatzen duena, arabar eta gasteiztar guztion izenean berba egiten zuena, berreuskalduntzearen porrota agerian zegoela eta gure hirian euskara inondik ez zekusala gaineratzen zuena. Nabarmena da tipo honek azaltzen zuela berak gustuko edo gogoko errealitatea, berak bakarrik dakusana edo ikusten gustatuko zitzaiona. Alabaina, euskara zeharo begitan hartuta zuen gizabanako horen ikus/pentsamoldeak orokortzen zituen, hau da, arabar eta gasteiztar gehienonak zirela ziurtatzen zuela argi eta garbi, jendartean, isilpean dagoen biztanlego baten bozeramaile ausarta bera bakarrik bailitzan.

Gauzak badakigu ez direla kokorro honek zioen edo gogoko zuen bezalakoak, gure hirian erdara nagusi izanda euskaldungo txiki bat badagoela ere, euskaraz egin eta bizi saiatzen dena kosta ala kosta, berdin dio kopuruak edo euskaldun bakoitzaren hizkuntzarekiko atxikimendua, egon bagaudela aski da txoropito kaskamotz honen moduko guztioi begirunea eska diezaiegun. Zoritxarrez, gizajo hau oso gauza maltzurra eta makurra egiten ari zen, oso ohikoa bestalde, bere ikuspegia denon egia bezela saltzen zien irakurri nahi zioten guztiei. Tamalez ere ezta gizabanako bakar baten jokabide hutsa, askorena baino, anonimatopean babestuta halako zaborra botatzen dutenak irizpiderako parada barik.

Egun berean BERRIAren Arabako gehigarrian Karmele Jaioren zutoinean honako hau topatu nuen Gasteizko Antzokia proiektu oraingoz baztertuaren kontura eta lur utzi egin ninduena:

Egon badago euskarazko kultur eskaintza, baina beste eskaintza zabalago baten apendizea edo gehigarria baino ezta oraindik. Eta hau ikusita, euskaraz gutxi sortzen dela pentsatuko du batek, baina esango nuke gaur egun, gure herrian oso bizirik dagoela euskarazko sorkuntza. Gehiago esango nuke, ez dakit gastelaniazko sorkuntza hain bizirik dagoen. Izan ere, ez dakit nire irudipena den, baina iruditzen zait Euskal Herriko sortzaile gehienek euskaraz egiten ari direla euren lana: musika taldeak, idazleak, bertsolariak, antzerki taldeak.


Esan bezala, harri eta zur. Ez dakit oso iritzi zuzena den Jaiorena, aspaditik kanpoan bizi bainaiz, nahiz eta hiru astetan behin etxeratu, baina bai bertan nagoelarik edo nire Oviedoko etxetik, saiatzen naiz hango euskalgintzaren emaitzen berri izaten etegabe. Eta jakin badakiti, nire hiritik irteteke, badaudela gero eta idazle, bertsolari, musikari edota edonolako sortzaile gehiago, gero eta hobeak, emankorragoak. Ezta batere harritzekoa, guztiz zentzunezkoa baino, gero eta euskaldun gehiango baitago ikastola zein euskaltegien lanaren ondorioz, egia esan oso arraroa, bitxia eta benetan kezkagarria litzateke guztiz kontrakoa suertatzea. Baina norainoko eta batez ere nolako sorkuntza maila dugun gaztelaniazkoen aldean ebaztea oso maldan gora egiten zait, batez ere kontuan hartuta gastelaniak hizkuntza nagusia izaten darraiela, beraz sorkuntza halabeharrez oparoagoa izan behar delakoan nago kopuruaren aldetik gutxienez.

Oso bestelakoa da, sorkuntza hori ez ezagutzea, ez kontsumitzea edo zein den, nortzuk eta noalakoak aintzakotzat ez hartzea. Baina, ahaztu ez dugu egin behar, ohiko erredukzionismoari uko egin nahi izan ezkero, hemen filme bat egitekotan normalean erdaraz egindo dela, hemendik at ikaragarri famatuakj diren antzele, idazle edo musikari asko eta asko euskotarrak ere direla (Amaia Montero, Marta Etura, Toti Mtz. de Lezea...) bertsolaritza euskaldungoaren propioa dela, ez besterik.

Hau dela eta, eta Karmeleren zutoinaren mamia nire eginez ere, gehienetan bezala egia esan, aiko-maikoetan ari naiz berak hain ausart edo arin botatutako baieztapen aurrean. Areago, nire buruari galdezka ari naiz ez ote den txanponaren bi aldeen leloaren beste erakusbide bat, hau da, Jaiok ez ote duen behin berriro gogokoa egiakoarekin nahasten...

2 comentarios:

  1. Ziur naiz gustatuko zaizula gaur Javier Marotok euskarari buruz esandakoa.

    http://bit.ly/oqVGaw

    Gasteiz Antzokiarekin aurrera jarraituko duela ere esan du, baina badirudi ez dela egingo Banco de Españan, Bilduk proposatzen zuen bezala.

    Ondo segi.

    ResponderEliminar
  2. Antzokiarena aurrera baldin badoa zelan ez gustatu, eta PPko alkateak lehen ezetz esandakoari -antzokiak ez zuela aurrerabiderik- orain baietz esaten badio are hobeto, zer esanik ez. Gainera ez nau harritzen Maroto oso neurri apal batean euskaltzalea baita, nik uste behintzat, ikaskide izan bainuen.

    ResponderEliminar

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...