miércoles, 21 de septiembre de 2011

PAREKATZE IRUZURTIA


Orain dela pare bat egun irratik entzunda. Badirudi EHri buruzko bi ikuspegi nagusi saltzen direla hainbat hedabidetatik. Alde batetik, orain artekoa, guztiz ezkorra zena, bortizkeriaren inguruko berri guztiak. Bestalde, gaur egungo baikorra, bizimaila altuarekin zerikusia duena eta zehatz-mehatz gastronomiarekin. Gure tabernetako pintxoak goresten dizkigute, bai noski, eta aldi berean, oso goi mailako zenbait sukaldari, Fernan Adriaren itzalpetik edo sortuak, izar anitzeko jatetxeak sortu dituztenak. Izan ere, Octavio Pazek behiala esandakoa nolabait baietsi nahian edo: badira hiru sukalde nagusi munduan, Chinakoa, Frantziakoa eta hirugarrena, hain harrigarria izanda ere tamainari dagokionez, Euskal Herrikoa.

Hortik sortzen da mitoa eta baita etengabeko leloa ere El PAISen gehiagarrikoak bezalako horrialdeak betetze aldera. Hau guztiau horrela izanda ezta harritzekoa Aduriz bezalako sukaldari bat hedabideetako "izar" bat bilakatu izana, hau da, antzezle edo edozein artistaren parera, sukaldaritza egiazko artea bailitzan eta ez jarduera profesional sinple bat. Hau dela eta, zeharo bitxia begitandu zitzaidan aspaldi Adurizen jatetxearen erreketa albiste bihurtu izana, hau da, istripu hutsa edo zena egunkari zein teleberrietako lehenengo orrialdeetara eramana, fundamenduzko albiste.

Aste honetan azaltzen zen Aduriz eta abar Donostiko Zinemaldian, behin berriro benetako izarren pare-parean. Eta nik berriro sudurra zimurtu behar, noraino eutsiko diogu adar jotze honi? Bada nahikoa, ezta Adurizen errua, berak profitatu eta ospea goxatu besterik egiten ez du-eta. Baina, izugarri bitxia, susmagarria, deritzot hainbat hedabideren sukaldariok artistak bilakatzeko saio honi. Susmagarria bai Kultura gero eta gehiago destainatzen duen herri batean, egiazko Artea gero eta ezezagunagoa edota gutxietsiagoa delarik, gero eta diru gutxiago duen gizarte ergel batentzat propio asmatu eta etengabe errepikaturiko lelo iruzurtia.

Edonola ere gogoeta sakon eta luzea egitekoa, eta baita txit ernegagarria ere goi mailako jatetxeok gure herriko indentitate ikurra edo bilakatu nahi izatea, hau da, gehienok inondik ere goxatu ezin ditugunak gure sakeletatik oso at baitaude, agian gure gogoetatik ere. Orduan, nola ez galdetu gure buruari: nortzuei eta zergatik interesatzen zaie hainbeste halako iruzur handia saleraztea?

Erregearen soineko ikusezinaren ipuina beti gogoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...