Euskadi Irratiari adi-adi nenbilela goizero bezala teklari eutsi bitartean eta Donostiko Intxaurrondo auzoan ospatzen ari zen senegaldar musulmanen errito morabito baten berri ematen ari zirela medio EHn bizi den hainbat senegaldar errito horren gainean kontu kontari ari zen euskara garbi-garbian, bata Ordizin edo bestea Ondarrun bizi zirelako, tokian tokiko euskaraz gainera Ondarrukoaren kasuan bertako ahozkeraz eta guzti. Areago, bazegoen ere Gasteizen bizi eta bertan ere euskara ikasitako senegaldar neskato bat polito moldatu egin dela gaur goizean ospatzen ari ziren jaiaren nondik norakoak azaltzen. Eta betiko lez ere txalotu bainoago, azpimarratu, nabarmendu beharrean gaude etorkinon euskararekiko jokabide zuzen eta ederra, ez baitute izan inolako arazo edo konplexurik beste etorkin batzuek ez ezik, euskotar pilok, eta hauen artetik euskaldun asko eta askok ere bai, erakusten duen euskararekiko arduragabekeria zein berezko erdeinuaren aldean, euskararekin zein euskal kulturarekin zer ikusia duen oro euskal abertzale gaiztoen emaitza hutsa edo erdaldun zintzoen eskubideen kontra edo euren burua garbitzeko auskalo zer nolako asmakizun bat bailitzan. Hala ere, sengaldarrei dagokienez aitortu behar dut euren jarrerak ez nauela batere harritzen, ondo asko badakit zer nolako joera baikorra eta zabala duten hizkuntzekiko, Senegalen bertan asmatu nuen eskolako frantsesa zein lingua franca duten wolofekin batera nork bere herrikoaz eta maiz ere ondoko askoz ere hitz egiten zuela inolako erraparorik gabe, hizkuntzak hizkuntza baitzaizkie, komunika/kulturabide hutsa, ez inolako edo inongo ikurrik.
martes, 31 de diciembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario