lunes, 23 de diciembre de 2013

ZORIONDU





Benetan diot, badut gogoa, bai, Eguberri on denoi esateko, jakina, gizalegeak hola eskatzen didalako eta ni behintzat gizabide onekoa izaten saiatzen naiz; baina, aitortu ere behar dut kafetegitik bueltan eta bizpahiru egunkari goitik behera ikusmiratu eta gero kosta egiten zaidala izugarri inor zoriontzea. Bai, bertan egunero topatzen dudanak ez baitit esperantzarako motibo franko ematen; baina gaurkoek aldiz jota atsekabetu egin naute, ezin baitut inola ere ulertu zer dela eta bestetzuk saiatzen diren gainerakoei euren morala inposatzen kosta ahala kosta, zergatik nik bizi behar dudan beste hauen ikus/pentsamoldeen mende, nik dakidala abortoa ez zen guztiendako nahitaezko betebeharra, aukera hutsa baino, homosexualen ezkontzekin suertatu bezala, haiek jo eta ke ari ziren lege honen kontra euren bizitzari buruzko ikuspegiarekin bat ez zetorrelako, eta horrenbestez guztiendako berdin-berdin legez ere. Eskubide osoa dute nahi edo bezala bizitzeko, euren bizimodua antolatzeko; baina gainontzekoona ote ere?

Eta horrez gain egunkariotan topatu egin dut ere argindarraren salneurriaren ingurukoa, herritarren eskubideak gogotik murrizteko beste legearena, soldatak beste behin murrizteko proposapena, ustelkeria orokortuaren azken berriak, etengabe nagusitzen ari diren bidegabekeria eta inpunitate instituzionala, jendearen arteko ezberdintasuna, ahulenen kontrako mota guztietako erasoak...

Eguberri on bai, ze urte berria ordea... ez dakit ba nik...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...