viernes, 27 de diciembre de 2013

TXITXARDINAK


Txikitan Gabon otorduetan txitxardinak jaten genituen. Bai, ez nabil txantxetan, ez ginen aberatsak ere, Gasteizko orduko Generalismo Etorbideko pisu batean bizi ginen, pisuaren ia erdia gure aitaren ileapaindegia zen. Alabaina, Eguberrirotxitxardinak afaldu edo bazkaldu ohi genituen berakatz zein piperminez. Garai hartan ostera ez zen aparteko ezer, hots, ez zenion bankuari kreditu bat eskatu behar txitxardinak jan ahal izatearren, Gabonetan familia gehienek jan ohi zituzten eta, nik esango harik eta japoniarrak itsasoko arrain guzti-guztiak gordin jateaz aspertu eta aingiren kumeak ere jan zitezkeela jabetu arte, errukibako arraza malapartu hori! Txikidandik gaurdaino ere nire aitak aza egosia berakatz eta piperminez ere jan ohi zuen Eguberriro; neuri ostera ez zitzaidan batere gustatzen aza hura, nazka eta guzti ematen zidan mahai gainean ipintzen zutela. Gaur egun, ordea, Eguberria enetako zer den galdetzen zidatenean, badagoelako betiere egunotan halako txorakeriak galdetu ohi zituen jende pila, nire aitaren azaz akordatzen naiz; egia esan urtero egunotan gurasoenera joateko irrikan nago handitan baino jatea atsegin ez dudan aza delakoa dastatzeko. Txitxardinak ere orduko Eguberriak gogora ekartzen dizkidate jakina; baina txitxardinak bai daudela lekutan, egiatan galdutako haurtzaroa, sekula etorriko ez dena ez baldin bada Gulas del Norte gisara, eta ez, motel, hori bai litzatekeela txikitako Gabonetako akorduari iruzur egitea. Hori dela eta, telebistatik La Gula de Norte iragarkia pasatzen duten aldiro ia negar-zontika hastekotan egoten naiz, edo bestela esanda, gorroto bizi-bizia diodala delako iragarkiari.

2 comentarios:

  1. muy buena reseña me ha ayudado mucho en mi trabajo para clase
    saludos bestia

    ResponderEliminar

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...