miércoles, 4 de diciembre de 2013

EUSKERAREN EGUNEAN




Euskeraren egunean ere hona hemen haren historiaren gorabeheren zein Arabako egoeraren berri ematen digun Legutio/Bilerleko Maria Jesús López de Bergara andrearen testigantza hau nire lagun Imanol García Uriartek transkibatua:

"Transkripzioa
- Gerra ostean…
- Ni, ni neskatxue nintzela, nik kontatuko dizut niri gertatutako bat, gauza bat hemen herrian, ta geroau gehidxau
gogoratzen naz, ze gauzie! Gaztia izen nazen arte, ez naz gogoratu ezen horrekaz, baiña orain esaten dot, bueno,
baiña zelako gauzak pasetan ziren! Ba ni, neskatxua, ba ez dakit zenbat urte euko neban, zazpi-zortzi urte edo, ta
ikastolara, ez? Baserriti, hemen, baserria, herriti apur bat kanpora, ta amak esan usten: “ume, ekarriko ostazu lejia
botilla bat burgalesen dendati”, hemen plazan, aoen denda bat, ta esaten utsien “el burgalés”, han auzenak, ez? Ta
klaro, zelan hor, ikastola onduan auen, ba ipini eusten paiñolotxo baten erriela edo ez dakit zer, da, nik urten
nebanien eskolatik hartu… jun nintzen hartzen lejia-botilla, ta esan notsen: “lejia-botilla bat”. Bueno, ba, emun usten,
ta han auzen… Ze kuartela orduen zegoen herrian, herrian, hemen, herri erdian…
- Guardia Zibillana?
- Guarda Zibillena. Ta klaro, horren emazteak ba, dendara, hara barriketan, haik ez aukien lanik nire ama modun
jorran, ta zolora, ta horti ta hemeti, ba han eoten ziren hiru edo lau, gogoratzen naz auzela hiru edo lau emakume
han, ta esan eutsien batek esaten dio dendakueri: ““Oye, ¿quién es esta… esta chiquilla?, y dice: “Ésta es de unos
vascos de allá, de allá fuera, de más arriba del pueblo”, y dice: “¿Vascos? ¡Fíjate! ¡Pues son más tontos!, ¿Éstos
cómo pueden ser vascos, cómo pueden hablar…?””. Kritiketan euskalduneiri auzen auren artien! Juan nitzenien
etxera, lelengoko lana ein nebana esan nutsen: “Ama, niri ez ein euskera, e! Niri ez, ze burgalesenien esan daubie
euskaldunak garela tontuak!”.
- Hori zeuk esan zenion amari…
- Nauk amari, amak begitu nusten goiti behera ta esan nusten: “zer esan dozu? Aurok agintzen daubie kalien, ta
etxien agintzen dut nik! Ta kalean ingo dozu erderaz, ta etxien ingo dogu euskeraz!”. Ta holan mantendu dugu
euskera!
- Kalian erderaz eta etxian euskeraz…
- Kalean erderaz ta etxean euskeraz!"

María Jesús López de Bergara (Legutio -Araba)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...