lunes, 23 de diciembre de 2013

BELDURREZKO EGUBERRI IPUINA



Urtero bezala Eguberri garaian bezala Olentzeroak ateratzea eskatu zuten arrenka bere aitaren nahigaberako.

-Zertarako gura duzue ateratzea, ez dabiltza, ezin dute kantatu, ez zaharrak, ez eta iaz erositakoak ere?
-Jooooo Aita, Olentzeroak gura ditugu, amak konponduko ditu?
-Eeeeeeeeeez, mutilok, ezta premiazkoa, benetan ezetz.
-Baietz ba, amak agindu digu.

Eta agindu bezala bere ama arduratsuak konpondu egin zuen panpina diaboliko biotariko bat gutxienez, zaharra hain zuzen; bestearekin, berriarekin aldiz ezin, goitik behera desmontatu eta gero alper-alperrik.

-"Zorionak eta urte berri on. Ea abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"

-Aizue, aski da, zenbatgarren bider aditu behar dugu kanta gogaikarri hori!
-Guk ez dugu sakatu panpinaren botoia -esan zidan seme nagusiak txikinaren baiezko keinu batez lagunduta.
-Nola ezetz, nork sakatu egin du orduan? -itaundu egin zien aitak bere bi seme errubakoei.
-Ez dakigu, benetan aita, guk ez dugu sakatu -erantzun zuten lepoa uzkurtuta.

Biharamunean ama eta semeek ohean etzanda zirautela, aita eskaileretan behera zihoan eta Eguberri Arbolaren parera heldu bezain laster:

-"Zorionak eta urte berri on. Ea abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"

Bertan zeuden Eguberri Arbolaren azpian Olentzero panpina biak aitari irri zabalik begi-begira. Hotzikara batek dardaratu egin zuen aita. Hala eta guztiz ere, aita sukaldera sartu, gosaria prestatu eta egongelarantz zihoala kikara bat kafesne eskuetan beste behin aditu behar izan zuen Olentzero zaharraren kanta ezustean.

-"Zorionak eta urte berri on. Ea abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"

Orduan bi panpinoi begiak zorroztu, betozkoa ipini eta Olentzero zaharrari serio-demonio antzemanagatik, panpina berria ordea zaharraren galtzarbean erdi ezkutaturik edo barre algaraka ari zela igarri egin zuen. Honezkero zera etorri zitzaion gogora behingoan, Olentzero panpina zaharraren begietan luze eta sakon erreparatzekotan: ezin nabarmenagoa zitzaiola txotxongilo malapartatu alu hari Chuckyren ezpalekoa zena ezinbestean. 

-"Zorionak eta urte berri on. Ea abestu dezagun. Olentzero joan zaigu mendira lanera. Intentzioarekin Ikatz egitera. Horra! Horra…!"

(Beldurrezko Eguberri Ipuin hau behar bezain ondo irakurtze aldera Liszten “Totentanz” piano kontzertua gomendatzen dut)

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...