martes, 31 de diciembre de 2013

NOLA ZUEN IZENA...?



Itsaso zuen izena, bere koadrilako lagun baten neskalaguna izan zen. Itsasok erakartzen zuen, asko, baina bera sekula ez zen inolako hurreratze saiorik egiten ausartu badaezpada, betiere men egin zion kuadrilako legeari, gainerakoen neskalagunak tabu omen ziren eta. Itsasok ez zuen hain argi ikusten, behin baino gehiagotan saiatu egin baitzen beraganatzen, berak zioenez "auskalo zer nolalo asmorekin", eta betiere bere nobioak edonora ospa egin orduko, hau da, berarekin barkaka geratu bezain laster edozein aitzakia zela medio, gauean hainbat koparekin tartean guztiz hobe. Nabarmen zen Itsasok ez ziola inongo koadrila-legeari men egiten. Edonola ere, berak beste neska bat ezagutu, hiritik alde egin, seme-alabak izan eta Itxaso zeharo ahaztu egin zuen. Edo hori zen behinik behin hark bere buruari esan ohi ziona. Gaur goizean berriz, bere hiriko kale nagusian zehar zebilela bere emazteak lagunduta, Itsaso ikusi egin zuen lagun batzuekin hitz eta pitz ari zela. Baziren hamar urte inguru elkar ikusi ez zutela; baina, hala eta guztiz ere berak ez zuen inolako imintziorik beraganaino joan eta "Itsaso, aspaldiko, zer moduz" edota antzeko ezer esateko. "Badago lagun batzuekin solasean, molestatu baino ez nukeen egingo" esan zion bere buruari. Ez zen egia, noski ezetz; berak ez zuen inolako gogorik Itsasorekin hitz egiteko, egia esan kokildu egin zen ezustean, estimatzen jarraituagatik. Izan ere, hamar urte pasa eta gero gauza asko, gehiegi, omen zegoen elkarri kontatzeko eta astirik ez. Hori zen ere bere buruari esan ziona, honexek aste honetan bertan Itsasorekin amets egin zuela gogoratu baino lehen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...