Esango al dut? Ai, ai, bai esango dut, zuhurtziari eusten saiatu naiz, baina alperrik, esango dut, pekatu larria egingo dut: ez dut Durangoko Azoka atsegin, ez, inondik ez. Badakit oso garrantzitsua dela euskalgintzarako, euskarazko ekoizpenaren zabalkuntzarako, euskararen nolabaiteko presentzia nabarmentzeko eta nahi beste. Baina ez, ez dut batere gogoko, atsegin, behin baino gehiagotan joan naiz eta betiere ikaragarri gogogabetu, atsekabetu egin naiz, elikagaietarako ez diren azoka guztietan suertatu bezala bezala. Ez ditut gogoko jendetzak, ez dut gogoko txoznarik txozna joatea jendartetik, hau da, elkarri bultzaka edo oztopoka, liburuen gainetik begiraka eta ia betiere presaka, ez dut batere gogoko hain esparru handia liburuetan denbora goxo-goxo galtzeko, nahiago dut hori liburudendetan egitea. Areago, badago nolabaiteko etxekotasun giro/kutsu bat batere gustatzen ez zaidana, azokako guztiek betidanik zein halabeharrez elkar ezagutuko balute bezala, denak soka berekoak balira bezala hainbat oinarrizko gauzatan, bertakoa izateko, hau da, benetan gustura, eroso, egoteko, tribukoa izatea ezinbesteko bazenu bezala, euskalgintza nola edo hala horretatik asko balu bezala, den-denok lapiko berekoak, enbor bereko ezpalak, den-denok kausarekin bat eginez, hau da, adostasuna oinarrizkoan, zer-nolako jatorrak garen, zer nolako eusko-zintzoak, eusko-zuzenak, eusko... Eta hau guztiau gutxi bailitzan ere, azoka itxura ere ez zait batere gustuko, badu nekazal kutsu garbia euskalgintzarenarekin nola edo hala uztartzeko joera eragiten duena edo, euskal kultura nolabait kondenatua balego bezala ferietan saltzeko bestela egiteko gauza ez delako; tristea begitantzen zait. Eta badakit, bai, nire hitz lerro guztiak aurreritziez josita daudela, baina hori ei da azken finean FBk galdetzen didana, ea burutik zer pasatzen zaidan; aurreritziak, zer bestela? Azoka deritzate, bai, baina nire ustetan feria garbi-garbia da, eta kaletar peto-petoa naizen aldetik nire giroa ez dela aitortu beharrean nago, galduta sentitzen naiz ganadu ferietan, ez dakit bertakoak zertaz ari diren, ez dakit soberan nagoen. Aurreritziak aurreritzi
jueves, 12 de diciembre de 2013
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario