miércoles, 4 de diciembre de 2013

MAKINEKIKOA






Gorroto diet makinei, gorroto bizi-bizia. Badakit erabilgarriak direla, jakina, bizitza errazago egiten dutela, asko eta asko gaur egun ezinbestekoak eta nahi beste. Baina ez naiz beraiekin sekula ondo konpondu. Ezagun nautenek ondo asko dakite nire baldarkeriaren berri, beti ari naiz edozein makinarekin borrokan, kagondioka hobe esanda, dela ez dakidala nola erabili behar bezala nire sakelakoa, dela gaurdaino makina bat ordenagailu izan dudalako, eta guzti-guztiok nirekin oso bizia oso motz-motza izan dute; esaterako, oraintxe bertan erabiltzen ari naizenari ez dabilkio bateria eta berarekin lanean luze ekin orduko behar edo ahal izan baino beroago jarri eta sost amatatzen zait behin eta berriro. Izan ere, baditut erabiltzen ditudan ia tramankulu guztiak matxuraturik edo erdizka dabiltzanak, gauza benetan xelebrea nirekin delako programaturiko zaharkitzea ohikoa baino hamaika aldiz laburragoa delakoan bainago. Esan bezala, bada makina bat nire eskuetan erori eta laster iraungitzea. Nire emaztearen aburuz errua nirea da zeharo, makinatxoak behar bezala erabiltzen, tratatzen ez dakidalako. Areago, leporatu ohi dit etengabe ez ditudala behar bezala balioesten, estimatzen, aberatsa bainintzen jokatzen dudala tramankuluokin, debaldekoak bailiran. Ezta egia, inondik inora ez, gezur beltz hutsa baino. Estimatzen ditut, noski baietz, nola ez niri ere mota guztietako onurak erakartzen dizkidaten neurrian, hainbat arlotan ezinbestekoak suertatzen zaizkidanean. Baina hala eta guztiz ere matxuratzen zaizkit ustekabean, etengabean zein erreskadan, den-denak. Eta saiatu bai, saiatzen naiz gogotik makinok behar bezain ondo, zuzen, txukun erabiltzen; baina betiere alper-alperrik. Ez dut modurik makinek irauteko, ez didate aterramendu onik egiten, badakit noiz edo noiz hondatuko zaizkidana edo inori gertatzen ez zaiona niri gertatuko zaidana aste honexetan gertatu bezala ibilian nenbilela sakelako irratia entzuten eta nik ezer egin edo ukitu gabe, eskuan neramala ere, txitean-pitean sakelakoak dei egiten zion nire emazteari oharkabean entzungailuak kendu nituen arte. Inork ezin dit nik sakelakoarekin kolpeka edo ari naizenik egotzi. Gaur goiz-goizean antzerako zerbait suertatu zait bizarra moztera nindoala –ez zeharo egitera, motz-motz egitera baizik-; makina ez zebilen, aurrera egin nahi zuela eman bai, baina laster bertan behera geratu zait indargabe. Badakit agian kablea edo izan zitekeela, badakit agian berriro garbitu behar nuela barrutik, badakit auskalo zer demontre egin behar nion behar bezala ibil zedin; baina, hori guzti hori egin ohi dut bizarra egiteko ditxosozko tramankuluarekin eta hala eta guztiz ere gaur ez zebilen. Ez dago eskubiderik, horixe baita txukunen, amultsuen, tratatzen dudan makina bakarra, astebete bizarra mozteke ezin igaro baitut nahitaez, berehala azkura sortzen baitzait. Eta horrexegatik ere, maiteen, premiazkoen, lagungarrien izan dudan makinatxoak traizio egin didalako aparteko plazera jaso dut berarekin kolpeka hasi eta, are handiagoa, hormaren kontra jaurti egin dudanean erabat birrinduz, hori baita eskuarki ni bezalako ganorabakoei geratzen zaigun mendeku ia bakarra.






































Si hoy me preguntan qué es para mí ser padre, ya tendría la respuesta en la punta de la lengua. Para mí ser padre es sacar del congelador lo que sobró del guisó de carne guisada que preparé la semana pasada, calentarlo, comprobar que como mucho hay carne y champiñones para los dos críos, y tener que resignarme a improvisar para comer yo un arroz con la salsa que sobra, y en abundancia, hecha con su cebolla, puerro, zanahorias, pimiento choricero, salsa de tomate casero, chorrotada de vino blanco, caldo de carne y todo el cariño del mundo que le puse cuando la hice. Esto puede parecer algo completamente baladí, lo sé; pero, es que estamos hablando de un tipo que antes de ser padre, cuando oía lo del sacrificio de Abraham estaba convencido de que en su caso, si hubiera tenido que elegir entre el cordero y su hijo, y teniendo en cuenta que una vez sacrificado el primero todo iba a ser para el tal Yahveh, ni siquiera lo habría dudado...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...