lunes, 29 de agosto de 2011

BADAEZPADA


Sorterritik bueltan hiru astero bezala. Oraingoan lasai moduan gurasoekin zein zapatu gauean bikote moduan kanpoan afaltzera irten ginela. Ederto, primera, bazkaldu bitartean, gero kubata bat zurrupatzea tokatzen zela ez hainbeste, bikoteak bere sentitartekoez hitz eta pitz hasi baitzen, erresumindurik dago zenbaitzuekin Oviedo joan zirenean bisitarik egitea nahi ez zioten-eta. Badauka, jakina, motibo franko sumindurik izateko, ez nion inondik ere ukatzen, baina saiatu bai, saiatu nintzen hartutako hotsopila bide ez hain okerretik ikus zezan, edo behintzat hainbeste garrantzia eman ez ziezaion. Alperrik eta gainera nire kalterako, beharbada senideok ez zutela modurik berari bisita egiteko etorri zirenean, oso lanpetuta edo zeudelako hainbat ezinbesteko betekizunetan edo tximista baino arinagoa izan zelako euren Oviedotik igaroa auskalo zergatik baina ez baldin badakizu hobe ezer ez esatea, zentzunez jokatzea besterik ez nion aholkatu nahi izan. Berriro diot, ezin okerrago enetako, nire aholkuak laido bilakatu egin omen baitzitzaizkion, ene laztanak betoskoa ipini baitzidan ziplo, nirea ez zen saltsatan sartzen ari nintzela leporatuz, listopasatuarena egiten ari nintzela behin behirro ere bai.

Agian bai, agian zuzen zegoen. Alabaina, berak bazekien, noski, nik esandako guztia bere hobebeharrez zela, zer bestela, baina ez zion ardura, nahi zuen bakarra ni isiltzea omen zen, badirudi hori dela emakumezkoek nahi duten bakarra ere kontu kontari hasten direlarik, gu adi-adi egotea eta kitto, ez besterik, ahora ireki ahala den-dena izorratzen diegulakoan edo, hau da, ondo baino hobeto ehundutako istorioa edo bere kontu eta ezinikusien zerrenda potoloa.

Tira ba, hurrengorako badakit, ikasi dut, ixil-ixilik adi egongo eta txitean-pitean tragoska bat emango diot nire kubatari, hain zuzen eta inondik ere ezen gizonezkorekin egin ohi ez dudana, gizonezkook berbetan hasi ezkero nork bere iritzia eman dezan izaten baita, bestela zertara hainbeste txorakeria, zer dela eta etengabeko kexak edo deitoreak. Ez dugu inolako sentiberatasunik edo, ez noski, kaskamotz hutsak gara, horrexegatik ere ondo baino hobeto elkar ulertzen dugu hainbeste komeria barik.

Eta kotxeruntza gindoazela, biok betozkoa ilun-iluna jakina, bera nire sentiberatasun falta nabarmen-nabarmenak suminduta eta ni ezin ulertuak eta berarekin gauean bakarka irteten naizen enegarren aldizko eta ezusteko errietak gogaituta, Aurrera tabernan afaltzen ari gineneko eszena bat etorri zitzaidan gogora bat-batean: bazegoen gure aldamenean hirupabost senar-emazte bi mahairen inguran, emazkumezkoak alde batean eta gizonezkoak bestean. Tk betidanik komentatu egin dit hori EHn bakarrik suertatzen dela, sexoka banatuta joatea denok batera, nire koadrilakoekin ere afaldu egin zuen lehenengo egunean antzeko zerbait gogoan hartu egin zuela, begitandu zitzaiola, ez zela batere normala, bitxia baizik, sexuaren arabera banatzea denok elkarrekin mahai berean eserita egon arren, gainontzeko herrietan denok banatzen zirela nahiera, nahasten edo sakabanatzen zirela batzuk zein besteak. Geurean ez, noski, geurean emakumezkoengandik bananatzeko, babesteko, txokoak-eta asmatzen edo arautzen ditugu, badaezpada aisialdia ere izorratuko...

Eta, noski, hau guztiau nolabait ikustratzearren, hona hemen azgazki bat non agertzen diren gizabanakoen zoriontasun une ikaragarria ezin ageriagoa omen den...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...