miércoles, 24 de agosto de 2011

HIL EZAZU AMAGINA...


Ezin sinetsirik nabil, benetan diot, eta nazkatuta erabat, hirugarren aldiz astebete egiteke nire laztanaren familiarekin berriro bazkaldu behar. Gogorregia halako sendi topaketak izugarri astunak edo egiten zaizkizunean. Ez duzu batere ondo igarotzen, etengabe ondo asko gogoan baitaukazu zure lagunak ez diren gizabanako batzuekin, inola hautatu ez dituzun mahaikideak, halabeharrez agoantatu behar dituzunak, ezer konpartitzen ez duzunekin, gauza edo gai askotan guztiz kontrakoak zaizkizunak, inondik ere konplizitate zantzurik ez dagoenekin. Are okerrago, badago haietatik bat zinez ezin jasan duzuna, min handia egin dizulako zenbait iritzi edo egiazko irainez. Ezin duzu pairatu, gogaitzen zaitu bera ikusi orduko, gorroto bizia diozu bizitzaren arlo guzti-guztietan kontrako duzulako, bada inoiz eta inola ezugutu nahi izango ez zenukeen gizakume bat.

Eta hala eta guztiz ere bazkalordura joango zara zure betekizuna baita zure laztanarekiko. Zuk behintzat badakizu zergatik egiten duzun, norgaitik, ondotxo ere dakizunez ez duzula inoren irain edo erasorik jasan behar otzan-otzan, burumakur, berdin dio besteak guztiz bestelakoa uste duen ala ez, baduela eskubide osoa edonor zirikatzeko, iraintzeko, mintzeko. Horregatik ez zaude batere eroso horren aurrean, betiere gaiztoena espero duzulako gizaki horrengandik, ez baita jaioa ondokoak zoriontsuak egiteko edo gutxienez elkarbizitza atseginagoa, guztiz kontrakoa baino, baduelako bere barruan aparteko joera edonon, edonoiz eta edonorekin liskarrak sortzeko, esan dezadan nolabait berpizten duela, ikaragarri gogobetetzen duela.

Hori dela eta, denok gaude deseroso haren ondoan, denok urduri noiz eta nor xaxatuko duen zain, noiz hasiko den errieta edozein huskeriaren kontura, noraino jasan behar izango duzun zure bikotearekiko betebeharraz haratago, behin lehertu ezkero ez delako atzerabiderik izango, ederto dakizu hori, zuk behintzat ez duzu ohitura eta gogorik, haiek ordea bai, ohituta daude euren burua behin eta berriro piztiaren aurrean makurtzeko, bere eztenaren menpe bizi dira-eta, hori da euren errezeta elkarbizitza nolabait beste behin bideratzeko, bestela ez lukete jakingo zer egin, nola eustsi, hobe bizi osoan egin bezala, burua makurtu eta kitto, piztiaren morroi.

Zuk ordea ez, ez duzu etengabean egin nahi, baduzu egundoko gogoa gero eta ezatseginagoa egiten zaizun egoera hau behingoz bukatzeko, bazaude konbentziturik konponbide bakarra dela, momentuz ez dakizu onso ondo zein edo nola, dakizun bakarra da, ordea, zure amaginarrebarekin beste behin topatu behar duzula dakizunean betiere kantu bertsua gogora datorkizuna nahitaez, gaztetan zure alde zaharreko tabernetako bozeragailuetatik etengabe aditzen zenuena...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...