miércoles, 17 de agosto de 2011

LOST IN SUPERMARKET


Oporretatik bueltan, berriz zure egunerokotasunean murgildurik, berriz ere eta doi-doi egunero bezala zure kaleko supermerkatuan erosketan. Sartu bezain fite eta ohiturari eutsiz begi one ala agian okerrez bakarrik ikusten zaituen neskatoak irri zabal bat oparitzen dizu. Egunon ba, bagaoz barriro hamen esatekotan nago baina ixiltzen naiz badaezpada, ondo asko dakidalako behin baino gehiagotan pasatzen naizela graziosoarena eginez eta maiz hanka sartze edarrak egiten ditudala, sarri askotan ere ikaragarri kostatzen zaidala momentu eta gizanbanako egokia edo asmatzen. Tira ba, jo ezazu zuzen-zuzen fruitutegiraino. Abuztu minean gaude eta ohiko lagileekin topo egin beharrean ordezkatzen dituztenei eskatu behar diet serbitzeko; letxuga eta tomateak eguerdiko entsaladarako. Konbentzitzen naute astur letxuga eramateko. Ederto, ez zait oso goxoa begitantzen bertakoa gordin xamar dakusadalako, baina tira, saiatuko naiz zerbait goxatzekoa prestatzen. Orduan bai, irabazi dut saritxo bat Asturias heze-hezeko letxuga hautatu izanagatik guztiz samurragoa deritzodan iceberg letxugaren ordez.

-Ties esta salsa que ye mu guapa, oh!

Luzatzen dit plastizko ontzitxo bat berde edo horixka koloreko ukendu batez eta nik antzeman orduko sudurra zimurtu egin dut bat-bateko nazka keinua mozorratuz.

-Quita, quita, no te molestes, no hace falta.

-Que sí, oh, que te lleves la salsa, que ta mu buena y ye de regalu.

-Si es que no uso, se va a morir de asco en la nevera.

-¿Qué más da si ye de regaluuuuuuuuuuu...?


Eta sartu egin dut nire otarrean. Halabeharrez, fruitutegian zeuden serbitzari biok nire begira baitziren, lehen sor eta lor, ezin sinesturik debaldekoa zen zerbait/edozer nik eroan gura ez izatea, eta gero, nire ezetzari eusten niola, betoskoa ipinita zer nolako itsusia egiten ari nintzaien adierazi nahian edo. Saskira esan bezala, eta kutxan ordaintzeko nengoela gogoeta egin eta ondorioa ezin ageri edo zuzenagoa: Asturias aldean nago, hemen jendea hain atsegina eta esku zabala den ezen beldur eta guzti ematen didan inori inolako itsusia egiteak. Horrexegatik amore egin dut delako saltsa nazkantearekin.

Eta hausnarrean nengoenez, ebatzi ere egin dut hemen bizi naizenez geroztik noraino mugatua nagoen jendaurrean hain atsegin eta eskuzabala dela aitzakia, inoiz eta inola suertatu izan/suertatzen ez zaidala, Gasteizen nagoelarik.

Orain bai, norbaitek esango al dit zer demontre egin dezakedan ditxosozko ukendu horrekin???? Areago Mr.en tortokatxoak etxetik bota eta gero...

*txorakeria hau idazteko, noski, The Clashen Lost in Supermarket kanta lagun izan dut, zer bestela...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...