jueves, 4 de agosto de 2011
SALBURUAKO HARITZAK
Salburuako parkian zihar pasiaketan, zigi-zaga nire bikotia eta biok erdi galduta, ez dakigula noruntza goazen, baina ondo gustura urmaelan inguruan. Egia esan, parke hau gero eta gehio gustetan jat, ikaragarri edarra, zabala eta anitza, landare eta animalia mota ezbardin pila dago. Bazabitz bidezidorretatik eta ondoan daukotzu iragarkiak zelako landariak edo animalia txikinak ikus daikezun erakutsiz. Besteak beste ez dot gogoraketan zelako haretx mota, bitxia, baia inoz ez entzundakoa bestelan.
Eta urmaelaren ondotik dinbi-danba ginoazen, landare eta zuhatz artian ia noraezean, ezustian topeta dittugula aspaldi nire aman etxian lan eiten zauen ekuatoriar jatorriko neskame bategas. Aspaldi be alkar ikusten ez geuela, berbetan egon ginen luzaro, zer moduz, aspaldiko t´abar. Halako baten fijetan nazela haurtxo bat guren ondoan itzulinguruka, deabrutxo kakapirri bat; zeure semia da?, itaunketan dotzat nik. Bai, harena da, bigarrenan esperoan be dagoela jabeketan naz laster, haurdun. Eta zela dauko izena? Haritz Rafael, erantzuten dust. Senarrak aitorketan dusku ez zotzala grazia handirik eiten; baia tira, emaztean desioa ei zan, amore emun biar zauen. Niri, ostera, primerakoa begitaketan jat, begibistan dao neskato ekuatoriarrak bertako izen bat gura zauela bere hamen behin betiko bizitzeko asmoa edo gogoa zelabait erakustearren. Esan badot, nik uste primeran egin dauela, ziharo txalotzeko modukoa, hori bai dala hartu ein zaittun herrian integratzeko benetako keinua, erakusten dau, behintzet, hamengoa onartu eta zelabait propio be egiten dauela, zela edo hala gustetan jakola, hainbeste etokinen moduan ez dauela errefusaketan, sikieran egunero sufriketan dabien erretxazoan aurrian erantzun modura.
Gero etxian aitai komentau eta espero lez eiten zauen lelengoa sudurra zimurtzea, areago, irri maltzur baia oso adierazgarri bat erakusten duzku, bardin dutzo, etxako bape txalogarria iruditzen, barregarria aldiz bai, xelebrekreria hutsa, eta hobe ez hastea integrazinoaren diskurtsoagas edo antzera, eztotzu jaramoik egingo, barre eingo dotzu, kokolo galanta, neskatoana txotxolokeria galanta begitanketan jako, besterik ez.
Neri ostera itzel gustau jaten, nire aitan moduko hainbeste kaskamotz, burugogor edo itsuren aldian badao neskato honen moduko gizakume buru zabalagoak, taiuzkoak, positiboak, ganoradunak, banatu beharrian alkartu eiten dabienak, oain arte ezauturikoari muzin eginez etorkizun benetan pozkarriago baten alde eiten dabienak.
Salburuako landaretza zein aireaz goxatu ez ezik, ibilaldi luziaz nekatuta be, bertako berezko arboletaz aparte oso bestelako batzuk be badaozelakoan urten geuen, zuhaitz barriak, oraingoan behintzet haritz barri eta batezbe oso itxaropentsu bat.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario