sábado, 13 de agosto de 2011

ETXERA BUELTAN


Bueltatu naiz, bai, azkenean eta oraingoz i neu bakarrik. Itzuli naiz nire Oviedoko etxe xume eta goxora, gure familia txoko apalera, gure sutondo metafisikora. Eta itzuli naiz ni behintzat geratzeko, ozta-ozta ihesi etorri bainaiz nire bikotearen gurasoenetik. Ihesi Gasteiztik alde egin eta gero, nire senitarte zein adiskideekin goxo-goxo, primeran, garo eta gero, hemen betikoarekin topo egin dut. amaginarrebarekin. Esan diezaioket nire buruari: aizu Txema, ez larritu, zuk paso egin, eutsi goiari, begira edonora aztoratzen zaituenari izan ezik. Bestela, hemen, hots,zure bikotearen amaren aurrean, etengabe betoskoa ipinita edo sudurra zimurtuta bizi bazara benetako kalte egiten diozun gizaki bakarrari zure maitea omen da. Are larriago, arriskuan jarriko duzu bion artekoa merezi ez duen hirugarren gizakumen baten errugatik. Baina, ekin eta ezin, amasorginarekin topatu orduko itzelezko ondoeza sentitzen duzu, berehala sumatzen duzu zuganako ezinikusia edo gorrotoa, gaizki mozorroturiko destaina. Badakizu hasiera batean bera ere saiatzen dela zurekin ondo konpontzen eta abar; baina, beti alperrik, ezin du sahiestu bere izaera, inoiz eta inola bere esanetara makurtuko ez zarela gogoratu bezain laster, inondik ere konpartitzen ez dituzun bere ikuspuntu eta lehentasunak inposatu saiatu orduko, badaki berak zurekin beste behin talka egin duela, behar zaitu mendean, bestela ezin du inor estimatu, bestela ezin da inorekin ondo egon, bestela beti mokoka hasiko da edonerekin egin bezala, alakranaren izaerarekin suertatu bezala.

Bazaude amasorginaren zuloan eta ezin inoiz eta inola gustura egon berea den esparru horretan, non den-dena arrotz suertatzen zaizun, non deseroso bizi zaren badaezpada zerbait debekatu, tabu edo ukitu edo puskatzen duzun ustekabean; ondo asko dakizulako etxeko sorginak edozein huskeria estakuru egingo duela zure kontra, berdin dio egia esan egiatan edo, asmatzearekin aski du-eta, hain buruargia da ezen gainontzekoekiko zor edo laido asmatuak biziro maite eta sinetsi ere egiten dituen. Bazaude bere etxean eta bi sein zure babespean izan beharrean bi abere gehitu behar dituzu, zoramen hutsa eta etengabekoa, gaua zeharo ilundu arte ez duzu bakerik lortzen, neka-neka egina zaude eta gainera zure bikotearekin errietan izugarri nabarmentzen baitzaizu etxe horretan edozein sorginzulotan bazina bezala zaudela.
hau guztihonek gainera eta ezer baino lehen gogait egiten zaitu, asko, eta baliteke etsi ere nahikotxo, areago inoiz, inola eta inorekin arazorik izaten ez duzun leku batetik iritsi berria zaren aldetik, pozik bizi eta zoriontsua zaren zure sorterritik..


Hobe zaude, beraz, beragandik ahalik eta urrunen. Eta horregatik ere alde egin duzu aukera izan orduko. Aukera bihar izan zen nire laztana eta biok hirira bueltatu ginela bakarka egotearren, haurrak bere gurasonean lagata eta asmo bakarrarekin; atseden hartzea. Lortu dugu eta orain bakarrik utzi nau etxean familia osoa bihar berreskuratu arte, itzuli da bera bere gurasoenera eta bazekien berak irten aurretik gaurakoa ez zela izango oso bazkalordu samurra betikoaren kulpagatik, okerra espero zuen eta hala eta guztiz aurre egin behar zion nahitxo bazuelako ni etxean utzita, ederrak etzun behar izango nire kontura bere amaren mihi gaiztotik, ohiko bezala, ez besterik.

Itzuli naiz eta pozarren nago atseden hartzeko aukeraz gain nire gauzetaz bakarka gogoeta egiteko parada ederra ere dut-eta, indarrak nolabait pilatu gure betiko egunerokotasunari gogoz eta gogor euste aldera. Bazen garaia, gainera, oporrak haurrekin eta etengabeko joan-etorrian oso nekezak baitira, ni behintzat lur jota banengoen.

Eta hala eta gutziz ere, ezin gogotik kendu ikaragarri ondo igaro dudala oporrotan, beharbada inoiz baino biziagoak edo izan direla denetarik egon baita, amamaren galera tartean, baina bet-beti zuretarrekin zeunden sentimendu goxoa, zure txokoan zoriontsu, nire bk eta sm.etaz aparte benetan ere maite zaituztenen ondoan parrandan zein erostan, aspaldi ez ikusitako zenbati lagunekin solasean, aspaldi ere ikusten ez dituzunen gogoan, aspaldi ez bezala maite eta beti maitatuko ditudanekin ezin hobeto. Hurrengora arte, beraz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario