viernes, 26 de agosto de 2011

IZEN BERRIAK


Ederra ere gaur goizean behin berrito irratitik aditu dudana. Badirudi Afrika aldeko zenbait herri edo tributan haurrei hainbat telefonia edo informatika enpresaren izenak ipintzen dizkietela, hau da, badaudela esaterako Telefone Jonhson, Nokia Wendalinle edo Microsoft Santos. Irratian txantxetan ari zirela, etengabeko barre algarak eta guzti, albistea EHra ekarri eta etorkizuneko ikastoletan edo, maisuak lista pasatzerakoan, honako emaitzak irudikatu dituzte;

-Euskaltel Sánchez?
-Eroski Mendizabal?
-Ikernet Ruiz de Erentxun?
-...

Nire aldetik aldiz, gogoan hartu dut behin baino gehiagotan, nire bi semei begira nagoela, dituzten izenak gustura eta ziplo aldatuko nizkiela, nagusia hain altua, argala eta berbalapiko peto-petoa izanda, eta umea, ordea, potoloa eta bizpahiru berba bakarrik egiten dituela, honako izen berriok jartzeko asmotan: C3PO eta R2-D2...

No hay comentarios:

Publicar un comentario