martes, 16 de agosto de 2011
SORTZAILEONA
Espero bezala errutinara bueltako lehenengo egunean zerua berriz hodeiek zeharo estalita. Itzuli naiz nire oporretan joan aurretiko egunerokotasunera eta hodeiak zein zirimiriaren etengabeko mehatxua nagusi. Ze ingo´tzau, baina nahitaez aurrera joan behar nahiz eta zeruertzean sumatzen diren bestelako hodeiok beltz-beltzak diren. Bai noski, lehen bezala ere den-denak okerrera ematen du kalean osteratxo bat egin orduko, oporrak baino lehenago oraindio irekita zeuden dendak orain itxita, irailean gauzak are gordinagoak izango direlakoan jendearen beldurra edo azaleko zein erabateko etsipena.
Gu ere zain eta beldur gara etorkizuna dela-medio, dela ber-bertan. Baina tira, itxaron baino ezin dugu egin, bizi gara aiko-maikoetan baina hala eta guztiz ere beti erne badaezpada gureari erabateko aldaketa eman beharrean gauden. Espero dezagun nola edo hala aurrera egin ahal izatea, espero dezagun gauza handirik ez aldatzea, espero dezagun orain arte bezala nola edo hala irautea, ez besterik.
Eta lanera bueltan gaudela, edo agian egunerokotasunera soil-soilik, ematen baitu nik ez dudala lanik egiten etxean egoten naizelako, ez dudala egiten bulego edo edonolako lantegi batera joateko goiz jeiki behar ez baitut, edonon fitxatu behar ez baitut. Badira lagunak zeharka edo antzeko zerbait adierazten dizutenak, agian ere leporatzen dizutenak euren aldean etxean egoten zarelako goxo-goxo ordutegi edo nagusirik gabe. Benetan adierazi nahi dizutena lanik egiten ez duzula. Haiek ordea bai, benetako lana, serio-serioa, egunero goiz jeiki, fitxatu eta zortzi orduko edo laneguna egin beharrean daudelako. Gero baliteke zortzi orduotan potrojorran daudela etengabe, ordenagailua piztu ozta-ozta eta agian ere eta tarteka-marteka telefonoari erantzun edo antzera. Badoaz egunero lanera eta badakite euren lana ondo baino hobeto betetzen, eta behin beteta etxera lasai asko itzultzen dira hilero edo jasotzen duten soldata zuritzen dituzten zortzi orduak egin dituztela behar bezala.
Gainontzekoek ez, nik bezala etxean lan egiten dugunok ordea ez dugu behar bezala lan egiten, nik bezala lan baino gehiago zerbait sortzen dugunok ezin gara parekatu benetako beharginekin, gu nolabait pribilegiatuak gara etxean goxo-goxo gaudelako. Eta baliteke nola edo hala pribilegiatuak izatea, sortzen duguna, ona ala txarra izanda ere, nolabaiteko pribilegioa baita, guk baino ez beste inork ezin baitu egin, guk sortzen duguna guk bakarrik egin dezakegu eta hala eta guztiz ere horrek ez digu inondik ere gutxieneko etekin iturririk bermatzen, bermatuko liguke edonork egin lezakeen lan batean. Bestalde, gurea, sortzaileona, bai dela etengabeko jarduna, ez baitu gainerakoek hainbeste gorroto eta aldi berean behar duten ordutegia, gu ari gara etengabe gure sorlanaz bueltaka, behin eta berriro gogoetak eginez edonon eta edonoiz gaudela, burmuinak pol-pol, gure sorlana ez baita diru iturri ziur bat ematen diguna etxera pozarren itzultzeko, geure sorlana da gure bizitza nolabait zuritzen duena ezin baikara besterik egin nahitaez, sorkuntzaren sugeak harrapatuta izan orduko, eta ezinbesteko zein bestelako betebeharretan edo ogibideetan jarduta ere, eztena barruraino sartua duzu eta ezin bizkarra emanik egoten zara, barruan daramazuna nola edo hala, noiz edo noiz, sortzeko premia duzu, gero inork ez dizu eskertuko edo estimatuko, gehienetan alperrikakoa izango da lantegi edo bulegora egunero zortzi ordu betetzera joaten direnek ez baitizute inondik ere aintzakotzat hartuko, alperrontzi baten emaitza baizik gehien jota, bitxia, atsegina edo beharbada pitokeria hutsa inork ulertu ez dezakeena, baina edonola ere benetako langile baten soldata inola ere justifikatuko ez lukeena.
Eta nola egingo gainera sortzailearen lanaren gorabeherak bere neurrian ulertzeko, sorlana bera ere eta bene-benetan aintzat hartu behar baldin balute.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario