jueves, 25 de agosto de 2011
BIDE BERRIAK
Gaur goizean E.I.tik ari ziren Arabar Errioxako mahastien egoeraz datorren uztara begira. Badirudi ez duela behar adina euririk egiten, iparraldean jo eta ke aritu arren Ebro eskualdean lehortea nagusitu egin dela, mahatsaren helduerari eragin egiten diola kalterako aleek gero eta azukre gehiago dute.eta.
Edonola ere, albiste horenk gogoratu egin dizkit gaur egungo mahastigintzaren gorabeherak, eguraldiarenak urterokoak dira, noski, zerura begira egon behar nahitaez, eztago beste konponbiderik ez baldin bada saintua pasiatzera ateratzea edo halako aztikeria moduko zerbait. Alabaina, badaude beste arazo kezkagarriago batzuk, bai gaur egungo ardogintzaren etorkizuna kolokan jartzen dutena, ardogintzaren inguruan egon badelako ere burbuila moduko zerbait, hau da, gehiegi ekoiztu ohi zela eta gehienetan ere oso kalitate eskasekoa, antza zenez Rioja marka aski zen merkatura heltzeko baina agian ez asko eta askok uste zuen bezainbeste saltzeko, ardoa tropelka iritsita ere, inoiz baino ardo edo kupeltegi sortuta ere, erosleak beti ezagunetara jotzen baitu, ardogileari mota guztietako diru laguntzak-eta eman dizkiote administrazioek sektorea eta batez ere eskualdeko bizimaila sustatze aldera, baina azken finean beste burbuila espekulatibo peto-peto bat baino ez dute lortu, eta orain denok badakigu zer gertatu den merkatuaren legeei muzin eginez etengabe ekoiztutakoarekin, ez dagoela eroslerik behar baino gehiago zegoelako, soberan.
Dena dela, azken urteotan diru laguntzei edo norberaren ahalegin edo ganorari esker sortutako upeltegiek krisialdiari nola edo hala aurre egin behar diote. Hau jakinda gaur goizean ere gogora ekarri dut bideoa hau non Eskuernagako upeltegi batek ardo ekologikoaren bide berria jorratzeari ekin dio. Benetan txalogarria Besatarrek ekindakoa.
Bide berriak, bai ekologikoaren bidetik edo graziano mahats mota jatorrezko monobarietalak eginez, dena-delakoa baina kalitatea zein espezialitatea beti helburu ardo arrunt edo tristearen nagusitasunari aurre egite aldera.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario