jueves, 2 de febrero de 2012

ELURRA MARA-MARA


Mara-mara ari du hor kanpoan, leihoaz bestaldean, ikaragarri politak espaloiratzen ari diren maluta sendoak. Jakin badakit ez direla inondik ere behar bezala pilatuko mihise zuri ederra utzita. Hemen ezta sekula halakorik suertatzen kostaldetik gertuegi gaudelako, egia esan, gaurko hotzak, hain gogorra edo zorrotza izanda ere bertakoendako, baina hala ere beste edonon baino bigunagoa, ez dut zerikusirik joandako asteburuan gurasoenean pasatutakoarekin, ez da alderik. Hori dela eta, oraindio ez dut inondik ere benetako negua sumatu Oviedon, ez dut inoiz sumatu ohi urteak pasa ahala, are gutxiago arestian elurra mara-mara eta oraingoan zerua goian dir-dir dela, zoratzeko moduan bizi gara hemen eguraldiaren gorabeherak direla medio.

Edonola ere, eta bien bitartean, interneten bidez benetako neguaren argazkiak, ikusiak ditut ene hirian ateratakoak eta aitortu beharrean nago hunkitu eta guzti egin naizela nik elurra, edurra, txikitandik maite baitut, elurtea izan ohi nuen gozamenerako aproposena, umetan Mendizabala inguruan narrian egiten zenuela, gaztetan Presentación ikastetxeko neskatoen atzetik elur-bolak jaurtika joaten zinenekoa, etxean isolaturik gedatzen zinelako, edo kalera irtetekotan Ilargira propio joango bazina bezala jantzirik irten beharra oskiak belauneraino, gudan bazeunde bezala etsaiak setiaturik. Sasoi ederrak gogoan metatutakoak, bai pena handia nire semeek bizi izateko parada eskasa izatea ez baldin bada hara joanda asteburu batean, baina inondik ez astegunak hankaz gora jartzen zituen elurraren bizipen eztia. Ezingo dute penintsula ia osoa elurpean dagoelarik Kanturi kostaldeko txoko honetan elurra imintzioka ari da, bai, behin eta berriro gainera, baina dagoeneko zerua oskarbi dago, zohar-zohar.

Badatorrela bai negu bolada ikaragarri zakar bat Siberia aldetik, hunoak bailiran edo. Bai noski datorrela, baina jakitunek igarri badute urtero bezalakoa, ez gogorragoa eta ez bigunagoa, ohikoa baino.

Eta horra hor sarean bilaka ari nintzela topatu berri dudan Elurra mara-mara kantu ezagunaren haur bertsio kukuxumuxero bitxi hau...

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...