domingo, 12 de febrero de 2012

KRIPTIKOTASUNAK BADITU BERE AJEAK


Goiko izenburua bera idatzi nuen orain dela bi egun nire facebook berrian bertako kide batekin solasean ari nintzela. Solasaldi benetan bitxia eta aldi berean ere oso interesagarria solaskide nuena nire argitaletxean ere liburuxkak ateratzen dituen gizonezko txit interesgarria begitantzen zaidalako ere, bai idatzitako bi liburuak hamaika gogoeta sortarazi egin zizkidatelako hain planteamendu berezi edo berriak izanda euskara zein beste hainbat arloren gainean, bai idazlearen biografiak edo perfilak izugarri erakartzen nauelako, nolabait igartzen baitzaio gizon honi berezko gogamen edo ganora errenazentista antzerakoa edo. Nola ez, ingenaria izanda, enpresa munduan lan egiten duena buru belarri, batik bat sostenibilitate gaiekin zer ikusia duen oro jorratzen duena (bizikletak hiri esparruan aparkatzeko tramankulu benetan gogoan hartzekoa asmatu eta sustatu egin du oraindik orain. Eta nik, zer esanik ez, halako asmakuntza itxuraz apalak eta izatez ikaragarri txukunak ere betidanik oso gogoko izan ditut. Egia esan txunditzen naute oso aspaldian arkitektu katalan baten liburuak leitu bainuen non fregona, oliba hezurduna eta abarreko asmakuntzen nondik norakoak azaltzen zituen).

Edonola ere, aitortu beharra dago nolabait emozionatu egin ninduela idazle-ingenari-antropologo berriztatzaile honek nire feisbuken idatzi izanak. Hori dela eta, eta aurreko eguneko azken epaitegikeriaren kontura nik idatzitako pitokeria aitzakia, pare bat hitz utzi zidan. Nik, jakina, berehala erantzun nion beste pitokeria bat fundamenduzko ezeren ezean, eta berak berehala ere berriro erantzun zidan esanez zeozer gaizki ulertu egin niola zerbait. Begiratu nuen nik aurrekoan idatzitakoa, eta bai ezuste galanta, egia baitzen nik idatzitakoak adieraz lezakeela nik ez esandako beste edozein gauza, adieraz lezake nolabait nik orduan gogoan ez nuena hain zuzen ere; baina adieraz lezake ere ia beti gure artean, euskaldunen artean, etengabe gogoan dugun leloa nola edo hala. Izutu nintzen segituan, lotsatu batez ere, nik inondik ere hori gogoan ez bainuen, nire gogoeta oso bestelakoa zelako, ez zuen zer ikusirik ditxosozko leloarekin, honek ez zuen ezertan loturarik euskaldunok betiere eta etengabe erabiltzen ditugun lelo aspergarri zein zilborkorrekin, ala bestela esanda, zehatzagoa izanda, ni ez nintzen monogaiaz ari...

Noski, atoan idatzi nion nik lehen idatzitakoaz uste omen zuena nolabait ezeztatu nahian. Baina, jabetu al nintzen ni egiatan berak nik idatzitakoaz uste omen zuenaz? Auskalo! Auskalo biok hain kriptikoak izanda, edo hori behintzat begitandu zitzaidan niri behar beste azkarra edo ez naizelako, baliteke norberaren gogoetak inolako zerikusia ez izatea besteak adierazi nahi zuenarekin. Baina, beharbada ere arazoa ez zen inondik ere geurea, erabiltzen ari ginen komunikabidearena baino, niri telefonoarekin gertatu ohi bezala, mintzatzen ari naizen gizakumea aurrean ez baldin badut ez dakit gehienetan behar bezala ulertzen didan ala ez, ez dakit behar bezala gogoan dudana azaltzen, nik ezinbesteko baitut solasean hitzak ez diren beste komunikazio mota batzuk. Beharbada ere kriptikotasunaren errua ez zen geurea, baizik eta aspaldi honetan elkarren arteko zein aurrez aurreko komunikazioa ia erabat ezabatzen ari diren baliabideena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...