lunes, 20 de febrero de 2012
ITXURA HUTS ETA ZITALAREN GARAIAN
Banebilen pipertuta Morotorekin Gasteizko Udalak hirian bertsolaritza sustatzeko hitzarmena bertan behera utzi duelako (50.000 euroko diru laguntza, hiriko lau bertso eskola abian jarri eta zazpi ikastetxetan 700 ikaslek bertsolaritza eskolak jaso zitzaten erabili ohi zena, urtean 55 saio antolatzearekin batera." Asaldaturik bai Maroto alkateak behin haren burua euskaltzaletzat edo aldarrikatu egin zuelako, euskaraz bazekiela esan eta gainera bere kargu hartzean euskara erabilitakoa. Erresumindurik nire jaioterriko alkatearekin Antzokia proiektuaren -euskalgintzarako erakustokia edo, orain arte hirian sakabanaturik ospatzen ziren euskarazo hainbat ekitaldi bertan biltzearren- alde egin nahi zuela behin eta berriro aldarrikatzen duelako, nolabait adierazi nahian bere beti ustezko euskaltzaletasunarekiko konpromisua edo, nolabait hiriko euskaltzale taldeen eskakizunei men eginez eta bide batez ere oso bestelako egitasmoak aurrera atera ahal izateko Bilduren botoen laguntza ziurtatze aldera edo.
Galdetzen nion nire buruari ea zer-nolako garrantzia edo eragina izan zekakeen hiriko bertsolaritzari ematen zitzaion diru laguntzaren konpuruak. Nahiko eskasa, nire ustetan, beste hainbatekin alderatu ezkero, kupurua bera izugarri murritza baita udalak beste hamaika gauzatan barra-barra xahutzen dituen sosak kontuan harttzen baldin baditugu, besteak beste delako green capital aluaren inguruko propaganda osoa, hain zuzen. Bestalde ere, badirudi udalaren murrizketak nozitzen ari diren hainbat sektoretatik zera adierazi edo azaltzen ari dira, delako murrizketak arloka edo gaika kendu ezean kopuru baikotzaren zati bat murritz zitekeela diru laguntzen funtsezkoari eutsiz. Edo bestela esanda, hain puri-purian dagoen transbersalitate hori ustez ezinbestekoak edo premiazkoaz diren murrizketetan ere erabili litekeela dirulaguntza bat bertan behera osorik ez utziz. Baina jakina, garrantzi ekonomikoa izan liteke oso eskasa, ideologikoa ordea ez hainbeste, denok ondo asko baitakigu Maroto jaunari botoa eman dion gehiengoaren euskarekiko jarrera edo ustea zer-nolakoak diren, ez behintzat berarena ustez den bezain euskararen aldekoak, ez horixe!
Alabaina, badirudi hori ez dela PPkoen asmoa, badirudi murrizketa garai hau ezin aproposago, egokiago, suertatu egin zaiela aspaldi-aspaditik gogoan zituzten murrizketak behingoz egiteari ekiteko, esaterako, eta batik bat, Lan Erreforma Berria, guztiz ideologikoa dena. Badira orduan PPkoek udal mailan egindako murrizketa xumeak ideologikoak ere? Duda izpirik gabe, lehentasunak lehentasun ikusi besterik ez dago murrizketok nolabait iradokitzen dizkiena betidanik murriztu edo kendu nahi izan dutena dela. Oraingoan badute aitzakia ezin txukunagoa: krisialdia. Horrek dena zuritzen du, edozein neurri berez mingarri edo beti gure onerako delakoan. Eta hau jakina, behin eta berriro, etengabe, esanez, hots, krisialdiak eragiten duen beldurrak denok kokilduta, otzanduta, askoz errazago dute betidanik gogan izan duten gizartea antolatzeko asmotan, betikoak are aberatsagoak izan daitezen, antza denes libre izateko eskubidea duten bakarrak, neoliberalismora kondenatzen gaituena, gure orain arteko ongizatearen Europa Estatu Batuetako edozein estatu bezalako bilakatu nahi duena ezinbestez.
Eta ezin ezetz esan ez dutela ikaragarri ondo egiten, ez dutela ikaragarri ondo prestatu euren gezurrak saltzeko, gezur nagusia soilik ez baldin bada ere, konponbide bakarra dagoela krisialdiari aurre egiteko, hain zuzen ere beraiek egindakoa, hau eta gero etorriko diren guztiak hurrenez hurren eragingo dituena.
Bien bitartean, kargua euskaraz zin egiten duen alkateak bere hiriko euskalgintzari eraso egiten dio krisialdiaren aitzakiaz, edo egin egiten du ustez Antzokia proiektua aurrera ateratzeko hitzarmena bitarteko, bera euskararen kontra ez dagoela ikur moduan. Hala ere, eta hiriko euskalgintzari dagokionez, zein dugu lehentasun, ezinbesteko, gure hizkuntza sustatzeko dagoenari eutsi ahal izatea ala oraindik paperetan, alkatearen berbetan, bakarrik dagoenari? Krisis garaian merezi al du Antzokia bezalako ondotxo definitu gabeko enpresa edo egitasmo bati ekiteak ala euskarak gure hirian duen presentzia murritzari eusteak? Nik ez daukat inolako durarik, nik uste ere Gasteizko euskaltzale (hemen gogoratu behar zaio behin berriro ere konturatu bahi ez duenari %25tik gora badirela euskaldunok hiri ustez erdaldun peto-peto horretan, edo bestela esanda, denborak ez duela aurrera egin alper-alperrik...) guztion antzera. Batez ere jakinda hiru alu honetan proiektuek duten patua, zer nolako arrunta, erraza, deitoregarria, den zalapartaka aldarrikatzen diren proiektu guztioak denbora aurrea joan ahala eta polikarien arteko tirabirak direla medio hutsaren hurrengoak suertatzea.
Orduan zer dela eta Antzokiarena hiriko bertsolaritzari eraso egin bitartean? Ba horrexegatik, Maroto bezalako politakariei zalaparta atsegin zaielako politika egiteko. Bada, gainera, gure gaur egungo gizartearen oso ezaugarri errotu bat, Maroto bezalako polikariek nahiago dituzte proiektu arranditsuak, hotsandikoak, edozein taxuzko proiektu xume eta batez ere premiazko baino. Gurago dituzte delako proiektuaren egiazko helburua ez baita hirian dagoen eskaera edo betebehar bati erantzutea, baizik eta egunkarietan-eta zenbait eta titular handi eta maizago betetzea. Bada itxuraz kanpotik politika egiteko baliabide berri bat: itxura baino ez erabilitzea, hain zuzen ere.
Bai, jaunandreok, itxura da dena Maroto bezalako politikari iruzurtiengan, eta badirudi hau ez dela nik botatako susmo edo ustekeria hutsa, badirudi ere ni ez naizela hortaz jabetu den bakarra, zeren eta atzo bertan El Correo egunkari lagunean antzeko zerbait adierazten baitzuten modaren aditu batzuek gure alkate itxurosoaren janzkera edota estiloa aztertzerakoan:
Un regidor de diseño
Cuando Barack Obama tomó posesión del Despacho Oval lo hizo en mangas de camisa. Javier Maroto prefirió vestir traje sobrio y corbata a juego el día de su investidura. Una elección dispar en dos estilos que, en ciertas ocasiones, parecen cortados por el mismo patrón a miles de kilómetros. Pero, salvando esas y otras distancias, el 'look' sin americana y remangado que adopta a menudo el presidente estadounidense se ha convertido casi en el uniforme del alcalde vitoriano cuando comparece ante la Prensa. «Denota comodidad y confianza. Muestra a los periodistas que está en su casa y se los lleva a su terreno», describe Marcelo Díaz, publicista y experto en imagen y protocolo.
El gesto de recogerse los puños de la camisa puede ser casual, pero el azar no forma parte del estilo de ninguno de estos dos políticos. Sus asesores se encargan de convertir en naturales los detalles más estudiados aunque la maquinaria que camina un paso por detrás de Obama no es comparable con la estrategia ideada para Maroto. En su caso, el coordinador de Alcaldía y su mano derecha durante los últimos años, Rafa Laza, es quien fija en gran medida esas líneas. «Si hay alguien en Vitoria que entiende de comunicación política es él», corrobora un profesional bilbaíno de este sector. No obstante, el regidor es, a juicio de Díaz, de esas personas a las que «no les gusta salir a la calle de cualquier forma». «Tiene elegancia y se nota que se cuida», añade.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario