martes, 14 de febrero de 2012
NIRI ERE BANATUTZEN ZAIT HALAKO GAUZA TRISTE BAT...
Gaur nik uste Done Balendin edo San Balentin eguna dela, maiteminduen zera, urtero zure bikoteari beraganako sentitzen duzun amodio itzel edo eroaren erakusgarri moduko edo opari bat asmatzeko burua berotu beharrean zaudenean, gauza benetan aztoragarria, nekagarria, kontuan hartzen baldin badugu urtean zehar zenbat aldiz kasketea berotu beharra dagoen hainbat ospakizun aluren kontura: urtetebetzeak, haimaika motako urteurrenak eta auska zenbat beste pitokeria nazkante.
Baietz ba, haietariko bat naiz duda zipitzik gabe, halako egun moñoñoei gorroto bizia dietenetariko bat, errua, kulpa, burutazioa edo merkatuaren apeta asegaitzari egozten diotenetarikoa. Eta jakina, badakit ere honek zer bilakatzen nauen ziplo: gizonik gaiztoena. Baina zin dagit ez naizela berez gaizto-gaiztoa baizik eta urteak aurrera joan ahala bultzatuta, eguneroko nekeak edo asperrak eraginda, eguneroko tirabiretan murgilduta, eguneroko arazo zein atsekabeei aurre egin beharrean, egunez eguneko zahartze etengabeari men eginez. Gaztetan norbaiten maitasuma helburu dugu, amodioari gauza zoragarria deritzogulako; horrenbestez San Baldendin bezperan ezin ernegatuago, atsekabetuago, abailduago, egon ohi ginen nori oparitu ez dugula, edo izatekoan zer ez dakigula, handitan ordea ez digu batere ardura data beti petral hau ahaztu izanak maitatu ez dugulako edo maite dugunak goizean goiz eguneko aurreneko errieta egin baitigu etxetik lanera joan baino lehenago; handitan agian inoiz baino nazka handiagoa ematen digu ospakizun inozo honek.
Eta hala eta guztiz ere, ezin ukatu gaurkoa bezalako ospakizun txatxu batean zerbait banatutzen zait bihotzean halako gauza triste bat honen jabe den emakumezkoaren bertute zein akatsei erreparatzen diedanean ia beti onerako, ia beti gogoratzeko nola edo hala berari esker naizen zoriontsu apurra naizela. Banatuta topatzen dut ene hihotza, bai, beharbada ere Bilintx gaixoari kaletik zehar berari ezaxola pasa egiten zitzaizkion neskatila politen antzera...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario