viernes, 24 de febrero de 2012
JOHAÑE PITRAU
Badago gauza bat benetan asebetetzen nauena, nolabait berpizten nauena ez baldin bada intelektualki soil-soilik; hori da, gaurdaino ezagun ez nituen pertsonai historikoak deskubritzea, zenbat eta bitxiagoak, anitzagoak, mamitsuagoak edo gero eta hobeto, gero eta gutxiago interesatzen baitzaizikit heroiak edo antzerakoak, pertsonai bikain-bikainak, santuen moduko handiustekoak edo txoparito garbi-garbiak.
Hori dela eta, atzo ARGIA aldizkaria sarean ikuskatzen ari nitzela Johañe Pitrau xiberutarraren berri izan nuen lehendabizikoz. Bai pertsonai erakargarria, txundigarria, liluragarria hein handi batean ere, bai nortasunari dagokionez, bai bere garaiko gizarte zein sorterrian ondo kokatuta. Bazen Pitrau Xiberuko laborarien liderra, nola edo hala bere xoko eder, urrun eta baztertutik haien aldarrikapenak orduko frantses agintariei ezagutarazi egin zizkienak ekinaren ekinez. Badirudi bere garaian oso ospe handia lortu egin zuela. Eta badirudi ere oso gizon berezi-berezia zela, xelebrea, oso buru eta esku zabalekoa, irakurzale amorratua, ezkerreko ikus/pentsamoldeak bere egin zituena, baita laborantzaz gain oso bestelako giza kezkak-eta zituena ere, besteak beste hezkuntza. Edonola ere, eta beti esan ohi dudanez, ez du zentzu handirik pertsonaiaren perfilik egiteak hor nonbait eta aldez aurretik ezin txukunago eginda zerbait egotekotan, hori dela eta hona hemen LARRUN aldizkariaren lotura non nik bakarrik ezagutarazi nahi dudan erreportai oso-osoa polito agertzen den: http://www.argia.com/argia-astekaria/docs/2312/azala/larrun_162.pdf
Badira, nik uste, Pitrauren biziaren nondik norakoak ezin aproposagoak irizpiderako, batez ere gaur egungo langile edota jende xehearen egoera zein problemekin alderatzen baldin baditugu. Bada bere bizitza ere oso adierazgarria aktibismoaren inguruko gorabeheretaz gogoeta egiteko. Eta, azkenik, euskaltzaletasun eta abertzaletasunaren artekoak ere irizpidera ekartzeko, zeren Pitrauren adibidea oso esanguratsua begitantzen baitzait, üskaldun peto-petoa izanik, atza euskarari beti eutsi egin ziona, ez zuen bere burua inondik ere abertzaletzat izaten, egia esan nolabait gaitzesten zuen euskal abertzaletasuna hiri edo nekazal burges zein aberatsen afera hutsala delakoan edo, behinik behin haiek laborariek zituzten taiuzko zein eguneroko kezken aldean, orduko ezkertiarren oso ohiko jarrera edo pentsamoldea bestalde (ARGIAren erreportaian soslaiz edo jorratzen badute ere xiberutarraren alde ika-mikatsu hau, azpimarratuz ere Pitrauren inguruko paradoxa, berak ez zituen euskal abertzaleak oso gogoko, baina bera hilda gero badirudi iparraldeko abertzaleek ikurtzat hartu egin dutela nekazal munduko euskaldunaren eredua zelakoan edo).
Dena dela, badiot izugarri poztu egin nauena Pitrau bezalako pertsonai hain poliedriko eta xarmangarria asmatu izanak. Espero dut behintzat azkena ez izatea, badudalako susmoa bera bezalako euskaldun xume, apal, baina ausart eta egoskor anitz egon behar direla ezinbertzez gure historia zein gizartearen hainbat arlotan gailendutakoak egoerak egoera; baina, agian abertzale zintzo edo sutsuak ez zirenez gero ahanzturaren apaletan zokoratu egin ditugunak.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario