lunes, 6 de febrero de 2012

UNAX MENDIA ARGAZKILARIA


Bada aspaldi ez dudala blog honetara zenbait arlotan gailendu den edo gasteiztarrik. Ahaztuxe nuen inoiz eta inola ez zabaldutako saila, baina irakurri berri dut Berriaren Arabako Astekarian Unax Mendiari egindako elkarrizketa. Orduan esan diot ene burutxoari; tira ba, beste bat nire zerrendatxorako!. Ba al da hau nolabaiteko txobinismo mota kaiku eta batez buru buztanik gabeko bat? Baliteke, ziur baietz, edonola ere ez dit ardura, nik uste, aitzakia hutsala izanda ere, merezi duela sorkide ditudanak eta esan bezala auskalo zertan nabarmendutakoak taula gainera ekartzea. Zorionak, badirudi Gasteizen Unax izena arrakastarako bermea dela.

Euskal Herriko ikus-entzunezko produkzioa gaur egun urria da, baina are urriagoa zen duela hamabost urte; horrek eraman zuen Madrilera Unax Mendia (Gasteiz, 1970). Ordutik, argazki zuzendari gisa jardun du, zineman eta publizitatean; orain, lehenengoz, telebistako saio batean ari da lanean. Enrique Urbizuren No habrá paz para los malvados filmeko argazki lanagatik Goya sarietarako hautagai izendatu dute Mendia; pelikula horrek beste hamahiru hautagaitza ere jaso ditu. Otsailaren 19an banatuko dituzte sariak, Madrilen.

Elkarrizketa osoa: http://araba.hitza.info/2012/02/03/film-batean-argazkia-polita-dela-esaten-badute-seinale-txarra-da/

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...