jueves, 9 de febrero de 2012

GARZÓN



Pare bat hitz Garzonenera kontura, ez besterik, badirudi, nik behintzat hala uste dut, auzi guztia eta epaia haren epaikideen mendeku garbi-garbia izan dela, aspaldi-aspalditik begitan zutela eta ekinaren ekinez azkenean lortu egin dutela zeozer, edozein huskeria edo, aitzakia hartu izana bera kosta ahala kosta auziperatzearren. Badirudi ere ez zaiela batere inporta izan auziaren zioa, Gürtel delakoarekin zerikusia zuen edo Guda Zibileko eraildakoenarekin, ez die axola izan. Behin euren epaile lagunen atzaparretara jausita ezin zuten libre joaten utzi, larrutu behar nola edo hala, mendekua bete beharrean zeuden-eta. Ondo ba, horrelakoa da Espainiako Justizia, nolabait izendatzeko, horrelakoa da egunez egun epaitu eta kondenatzen gaituen kasta, betikoak dira gainera, lehen ere nolabait botereari atxikita bizi zirenak edota euren ondorengoak, gogoz edo arimaz bakarrik baldin bada ere, betikoak betikoen interesen babesle, morroi, esan bezala kasta bihurtuta, inondik ere justizia helburu ez dutenak, banaka batzuen interesak-eta baizik, eta betiete legedia estakuru etsai edo lehiakide dituztenen aurka erabiltzeko asmotan.

Horregatik ere berehala akordatu naiz arestian Berrian Unai Elorriagaren artikulu honetaz oso propio, harira datorrena:

Garzon
Unai Iturriaga

Auskalo zenbat diren bere bulegotik igaro diren euskaldunak. Zuk eta nik atzamarrak falta erdien erdien herenak zenbatzeko. Justiziarik Ezaren Estatistikarako Instituturik balego, jakingo genuke euretarik zenbat irten diren bertatik Madrilgo arnas ahokada bat hartu eta handik atoan ospa egiteko irrikaz eta zenbat poliziaren furgoi batean kartzelaren batera bidean.

Ez zu ez ni ez gara han izan, eta ez dakigu bost eguneko inkomunikazioaren kontaketa egiteko hatsa bildu zutenei zelan begiratzen zien. Zer pentsatzen zuen alutik makila bat sartu ziotela; barrabiletan elektrodoak jarri zizkiotela; goma aparrez bildu eta gainera jauzi egin ziotela; listin batekin buruan etenik barik jotzen zutela; anaiaren, arrebaren, bikotekidearen garrasiak entzunarazten zizkiotela; bere buruaz beste egin zezan pistola bat eskuan jarri ziotela… entzuten zuenean. Ez dakigu.

Badakigu bera izan zela Dena da ETA, hondorik bako zaku penala sortu zuenetarik bat, terrore judizialaren aitaponteko lehena. Zuzenbideko lehenengo mailako azterketarik gaindituko ez luketen instrukzioen eskribaua. Kanadako parke nazionalen mugak gaindituko lituzkeen egoaren jabea.

Joan direneko bost mendeotako espainiar (eta euskaldun) kretino askok legez, itsasoz haraindiko sukar ametsak izan ditu, El Dorado urliaren biboteetan baitago beti, izan Pinochet edo Videla. Hagatik Besterri-etako gaiztoak atzamarrez seinalatzeko gertu zegoen morroia La Española-ren haga nagusitik zintzilikatu gura dute orain. Ze, mundua biribila izango da, baina Espainia, laua, Valle de Los Caídos-eko hilarria bezain.

Baltasar Garzon. Espainiako ezkertiarren martiri berria. Frankismoaren biktimek merezi ez zuten memoriaren milizianoa, justizia aparatu betokerraren ahots kraskatua. Al alba kantatzen diote goiztirian fusilatu zituzten haiek bere bulegotik behin eta berriz pasa direla jakin gura ez dutenek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...