miércoles, 8 de febrero de 2012
EUROPEAN "GRUNT" CAPITAL
Atzo goizean irratitik entzunda delako European Green Capitalaren kontura, Gasteizen kaleko jendeari galdeka ea zer zeritzoten ditxosozko leloari. Zenbat buru, hainbat aburu, bai noski, baina ez dakit nik irratikoek nolabait manipulatu edo, nik uste ezetz, oso ikuspegi argia eta batez ere hiriaren erakusgarri garbi-garbia zela baizik, hots, ia iritzi gehienak aurkakoak, mesfidakorrak edo ozta-ozta ironikoak omen zirela. Bestela esanda, iritzi gehienok muzin egiten zioten orduotan ere alkatea, Espainako erregina, hainbat ordezkari eta abar hiriaren izena munduan zehar zabalduko duen ospakizunaren urtea inauguratzen ari zirela.
Haietariko bat ene ustetan Gasteizen hain zabaldurik, erroturik, dagoen hiritar mota baten adierazgarria. Hizkera Debagoienekoa omen da, auskalo mintzo dena bertakoa delako, bere gurasoak edo bertan ikasitakoa; pentsamoldea ordea gasteiztar peto-petoa, hots, betiko lez ezkorra eta denaren kontrakoa:
-Aldaketarik? Ez, onerako ez, bapez, gu egunero juten gitzen parkeetara eta ia bakarrik geonzen, aspaldi hontan ostera hainbeste green dalakoakin lehen baino jente geixo doia eta guztiondako gero eta leku gutxiau dau...
Ari badira etengabe aldarrikatzen aurten "green" garela, baina nik uste beti bezain beltz eta hits izaten darraigula.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
UN POLVO MAYESTÁTICO
Sueño que soy Jose I de Portugal y que después de pasarme la noche en vela cortejando a la soprano más famosa de mi época, Francesca...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario