miércoles, 25 de mayo de 2011

ALDAKETA GARAIA


Aldaketa garaia gure inguruan, baina batez ere geure bizimoduan, orain arte bizi bezala ezingo baikara aurrerantzean, geroari aurre egin beharrean gaude, nola eutsi jakin barik, baina lasai gabiltza ere zer edo zer eta noiz edo noiz laster asmatuko baitugu, geroak esango, ea behingoz berri onak diren, ea edozein gauza asmatzekotan aurre egiten duen, badabilen lehen bestelako hainbat gauza egin ez bezala. Asean eta betean gaur artekoarekin, etorkizuna beti da hurrengo eguna, eta beldurrik ez, are gutxiago nagirik, aldaketa berriei ekiteko, prest nago, pozarren ere bai, inoiz betetzen ez diren aginduez nazkatuta, promes-jarioekin gero eta erresuminduagorik, inondik ikusten ez diren hainbeste ahalegin eta nekeren etekinez zeharo ezaxolaturik. Lehentasun bakarra gu laurok, eta ez gara, ez, gosez hilgo, ametsak ere ez ditugu ezertan baztertu behar, ekinaren ekinez beti bezala noizbaiten gure neurriko arrakastatxoa edo lortzeko aukera eta denbora soberakoa badago, gazte gara, eta atzenean ez badugu inolako ametsik bete, berdi dio, badira beste gauza batzuk guztiz garrantzitsuagoak, besteak bere inguratzen gaituzten hurbileko maiteak eta egunik egun bizirik irautea.

Oraingoz badugu berriro bueltan azken egunotan zeharo ezabatutik zegoen eguzkia.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...