jueves, 26 de mayo de 2011

MAHLERREN ZILEGIZKO HANDIUSTEA


Gustav Mahler musikagile austriarra ez zen batere maitatua bere hirian Vienan, bere hirilagunei ez zitzaizkien gustatzen egiten zituen musikalanak, bitxiegiak begitantzen zitzaizkien, ez omen zituzten ulertzen, ez zetozen bat garaiko gustoekin eta gainera Mahler ez zen oso apala kritikei aurre egiterakoan, bere garaikideek bere lana ezin ulertu zutela zioen, bera oso laster jaioa zelako, horregatik bere lana hil eta gero goraipatuko zuten etorkizunean. Aurreratua zen, bai, geroak ondo asko erakutsi bezala, gaur egun Mahlerren lana oso estimatua baita munduan zehar, bada nazioarteko orkestrek etengabe jo ohi dituzten musikalanetarikoa, eta gaur egun ere ezin hobeto egokitzen da musikazaleen gustuetara, hauek ezin goietsiagoa da gure Mahler harroskoa, bere garaikideek judu handiusteko eta konplikatuegitzat hartzen zutena.

Jakin badakigu Mahlerren handiusteko hori, ustezkoa bakarrik baldin bada ere, bere burua kritiken aurrean defenditzeko, zuritzeko modu bat baizik ez zela, ezinbestekoa sinesten duzun lanari eusteko, maiteen duzuna bertan behera ez uztearren, oraindio gogoan duzunari ekiteko sasi guztien gainetik eta hodei guztien azpitik. Halaber, esan behar da Mahler harroak bazuela bere lanaren etorkizun arrakastatsuan fede ezin sengoagoa, nolabait, eta berak inoiz ez gozatu arren, merezi egin zion bere fedeari eusteak, gainontzekook behintzat gure eskerrona luzatu behar genioke.

Ba al da orduan Mahlerren joka/bizibidea gure ametsetan amore ez emateko akuilurik? Merezi al du zure ingurukoen iritzi edo aholku kupidagarriei muzin egiteak, merezi al du gainontzekoen begietara alfroja geratzeak? Auskalo, nik benetan ez dakit, baina nik egia esan ez dakit deus ere

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...