sábado, 7 de mayo de 2011
BAKERUNTZ ATZERA ALA AURRERAPAUSOAK ?
BILDUren harira zeresan gutxi dut, azkenean legalizatu dute eta kitto, ez zen zentzunezko besterik espero jendea ezin baita aldez aurretik kondenatu ezer txarrik egiteko paradarik eman gabe, eta hori zen hain zuzen ere Supremoko epaileek eta enparatuek adierazten zigutena BILDUren hautesleak terroristak edo hauen laguntzaileak zirela printzipioz, ezein delitorik egin baino lehen, legez kanpo geratu behar zirela badaezpada, badaezpada, badaezpada...
Hala eta guztiz ere, eta BILDUkoek zein EAJkoek eta abar egiten dutenaren kontra legalizioaren baieztapen edo behin behineko onespena ezagututakoan, denok oso pozik ondo asko dakitelako aukera ezin hobea dela aberltzaleek nagusigoa berreskura dezaten, ezin da argiago egon eta gainera Madriletik aparteko kanpaina egin diote zenbait inkestak ederto erakutsi bezala. Nik nahi nuke oso garrantzizko datu bat azpimarratu. Baliteke BATASUNAtik datozen hautesleok ETA zein bortizkeriari uko egin izana, baina noraino gaur egun arte egindako kalte edo min osoaz damuturik edo? Erantzuna nik neuk aurreratzen dut: bat ere ez. Zer dela eta? Nabarmen delako bakerako pedagogia edo nolaiteko saioa estrategia hutsa dela zeharo ez desagertzeko, uko egin baldin badiete ETAren baliabideei estrategia horren barruan izan da gaur egun kontra duten gizartearen aurrean babes edo laguntza gehiago ez galtzearren.
Izan ere, ezin da egon ezelako baketze prozesurik, ez behintzat egia-egiazkoa, ez baldin dago damutzerik, kalte edo hil egin dutenek bestei barkatzeko eskatzen ez baldin badiete gogoz eta bihotzez, aitortzen ez baldin badute egindako kalte edo min guzti hori, alperrikakoa izan ez ezik, guztiz okerra ere izan dela.
Tamalez ez dirudi Ezker Abertzalekoek antzerako pausorik edo eman nahi dutenik, ez behintzat azken asteotan kaleraturiko etarrei egindako harrera omendaldietan erreparatzekoan, bertan euren sorlekuetara ongi etorria emateaz gain goraipatu egin baitute ozen-ozen eta harro-harro haien ustezko ekarria, hau da, euren betiko eta sasiko borrokarako ekarria. Erabiltzen duten leloak argi eta garbi dio; dena ematen dutenei. Baina zer arraio eman dute hauek? Berriro esan beharrean nago: mina eta kaltea, heriotza, besterik ez, hori da ETAren emaitza bakarra nahitaez eta etorkizunerako ere bai.
Baina tira, denok badakigu oraingoz ez dela inolako damutasun keinurik, adierazpenik edo antzerakorik, gehienek behintzat ez dutela inolako asmorik ETAren ekarri hori gaitzesteko edo, inolako barkazio eskaintzarik egongo ez dela euren gogoan. Harro daude euren heriotzazko bideaz eta ez dago atzerabiderik, bortizkeria bai gaitzetsiko dute, teoria beti oso gogoko izan baitute, baina haiek etengabean aldarrikatu eta batez ere mozorratu bezala, alde guztietatik, ETArena bakarra izan ez dela nik ere onartzen dut, baina, egixa esan daigun, inondik ez kupuru edo modu berean, inondik ez ere ETAk eragin bezainbeste, eta ez baldin gara horixe aitortzen hasten akabo, dena alperrik, dena komedia hutsa, itxura besterik ez betiko lez.
Hitz ezkorregiak, badakit, eta somatzen dut ere haietatik ere egon badaudela barkazio edo damutasun keinuak egiteko aurrepasuak emateko gertu daudenak halabeharrez, ziurrenik oraingoz bene-benetan banaka batzuk baino ez direnak, baina agia ere goi mailakoak, esan handikoak. Izan ere, espero dut kartzelatik irten bezain fite Otegi bezalako buruzagi ustez azkar eta zuhur batek aurrepausook ematea benetako baketze eta adiskidetze prozesu baten oinarri izanda, hau da, gainerakoak presoen harrera omenaldietan edo egiteko gauza ez direna hain zuzen, hauek aurreko trintxeran jarraitzen baitute irmo, itsu, betiere izuz etorkizunaren aurrean.
Espero dut bai Aramaioko Jon Agirre preso kaleratu berriaren omenaldia bezalako gauza erabat lotsagarri edo negargarriak behin berriro ez gertatzea, hau da, auzokoari ongi etorria bai, baina inondik ez gaizkilearen gorespenik egitea, gauza bat baita ongi etorria hainbeste urte kartzelan pasa eta gero auzokoari, eta beste bat oso-oso bestelakoa espetxera eroan egin zuen motibo edo kausagatik laudorio egitea, batez ere kausa edo motibo hori guztiz okerra edo zitala baldin bada bere herriko frontoian txaloka hartu egin zuten begietara: bai, zeren eta, aramaixotar jaun-andreok, Jon Agirre Agiriano ez zuten espetxeratu Euskal Herriaren askatasunaren alde egin izanagatik, gizabanako batzuen bizitzaren kontra saiatzeagatik baino, argi eta garbi, eta edonola ere gogoratu besterik es detenitu egin zutela hiru urteko mutiko bat akabatu egin zuen bonba jarri egin zuela, baina tira, badirudi hori nahikoa izan dela bere herkideek ohorezko harrera egin diezaioten.
Hori dela eta, harik eta Jon Agirreri bere ibilbidea, hau da, bere kausaren erruz edo kartzelan emandako urte guztiak, ozen eta harro goresten ziotenek azken oinarrizko zehaztasun hau aintzakotzat ez hartu arte ezingo da izan inolako baketzerik eta are gutxiago adiskidetzerik, bai, adisketasuna diferentzian elkarbizitzaren onerako, haiek artean gudan bizi baitira beti erne, etsaia edonun somatuz badaezpada, trintxeran daude oraindio ondo babesturik eta handik atera ditzaketen bakarrak euren buruzagi politiko buruargiak omen dira, ea oraingoan BILDUren bitartez edo aprobetxatzen duten aurreneko pauso horiek emateko. Agirreren omenaldinarena atzerapausoa den heinean Agirren beraren barkazio eskaera bat litzateke izugarrizko aurrepausoa; baina jakina, ez dut uste nik horretarako jaioak garen herri banderizo edo ikaragarri gorrotozale alu honetan.
*Hau idatzi bitartean KEN ZAZPIren Hemen Gaude kantu benetan adierazgarria entzuten ari nintzen. Ba al daki baten batek, galdetzen dut bihotz-bihotzez, edo norbait gauza al da asmatzeko, kantu hau noraino gure patu beltzaren adierazle negargarria den ala gure zoramenaren berri, ala oraindio jorratzeko bide luzearen erakusle?:
agian hasieran bertan ekibokatu ginen
mundura euskaludun sortzean.
eta gero ez genuen iraultzaren borrokatik
apartatzen jakin
esna-kantu bat abestu genion
sehaska hutsari,
eta goiz batez El Puertoko kartzelean
esnatu ginen
maite genituen gauzengatik erori ginen preso,
baina gure maitasune oraindik
ez dago perso
zorionez edo zorigaitzez,
anitz ekibokatu ekari gintuzten
deserriko azken ipurdi honetan bizi edo hiltzera.
eta bizi, hestu, ia mirari, gainbizi gara
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario