jueves, 12 de mayo de 2011
SARRI, SARRI, BERRIRO IHESI OTE?
Saiatzen naiz, benetan diot, gauza bitxiak, barregarriak-eta euskaraz blogeratzen. Baina ia beti alperrik, nire egunerokoan erdara nagusi da, eta inteneti esker irratitik entzun edo zenbait bideo ikusi, irakurtzen ditudan liburuak edo alde batera lagata eta baita txitean-pitean telefonoz edo izaten ditudan solasaldiak ere, euskarak oso txoko tippia du, tamalez. Horrek ez dit parada handirik ematen euskarazko pasadizu halamoduzkoak blogeratzeko, ez baldin bada hor nonbait entzundako edo irrakurritakoa. Hala ere, eta esan berri dudanez, askotxo irakurtzen dut euskaraz, beraz beti suertatzen zait zenbait bitxikeria azpimarratzeko, iruzkin zorrotza edo egitekoa.
Oraingoan bai dela bitxia, ez barregarria, bitxia baino, baduelako zerikusia gure letreetako "erraldoi" batekin, gure artean guztiz goraipatua eta saritua den idazle batekin. Joseba Sarrionaindiaz ari naiz, noski, oraintsu ARGIA astekariari emandako elkarrizketa batean adierazpen gogoetatsuak egin dituena gaure egungo egoeraz zein etorkizunaz. Leitu nahi dituenak jo dezala ARGIAren weborrira. Nik esan nahi dut bakarrik Sarrik bertan esandakoa, eta batez ere bere ibilbide luzea aintzat hartuta, izugarrizko amaiera bikaina, edo gutxienez ezin txukunagoa, noiz edo noiz, baina geroan noski, norbaitek bere bizitzari buruz egingo duen pelikularako. Sarrionaindiarena baita zinemara eraman beharreko biografia. Nik deritzot ezinbestekoa, Sarriren bizitzak denetariko osagarriak baititu, besteak beste arrakasta literario lasterra edo bapatekoa, harrigarria ere bai, eta nola edo hala, sarri baino askotan guztiz txundigarria dena bere egoera pertsonala kontuan hartzen baldin badugu, hots, bere ETAren partaide izatearen ondorioak edo ajeak, kartzelara eraman egin zutenak, behin espetxeratu eta gero ihesi joan egin zena Martutenetik bafle baten barruan Imanol kantari estimatua zenak bere kantaldi bat eman bitartean. Iheslari bilakaturik munduan zehar ibilitakoa, batez ere Hegoamerikan etarren usuko lurralde edo txokoetan, ihesian zebilela ere liburu arrakastatsuak argitaratzeari eutsi egin ziona, non gainera bere ohiko lirika kuttuna edo zoliarekin batera bere ikus-pentsamolde politiko gogor edo sutsuen isla ere azaltzen baitzen.
Tira bat, nobelako bizitza bat duda izpirik gabe, eta gutxi balitz bezala euskal literaturaren punta-puntako egile bat, hau da, gure artean behintzat famatua eta agian ere goretsiegia bere egoera berezi horrexegatik, milaka jarraitzaile eragin dizkiona hain zuzen ere rock izar baten modura. Nola ez eraman pantaila handira lehentxeago edo geroxeago, Sarriren bizia, denetarik du-eta, baina baldin balu zerbait erakargarria, hori litzateke gure ondorengoei azken urteotako historiaren patu beltza edo benetan negargarria ezin hobeto islatzearren, erakustearren, agerian ipintzearren.
Izan ere, gauza bat aitortu behar dut, Sarriren elkarrizketa irakurritakoan honako hau kantatzeko gogoa sortu zait: Ez dakit zer pasatzen den azken aldi hontan jendea hasi dela dantzatzen sarritan zerbait ...
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario