martes, 24 de mayo de 2011

ASPALDIKO BIDETIK INORA EZ



Ikusi berri dut BERRIAn honako argazki hau eta aitortu beharrean txunditurik geratu naizela, ezer baino honeto erakusten baitu iraganeko inertziek noraino pil-pilean darraite gure artean, hau da, zenbaitzuek herri honetan zer gutxi edo azaletik bakarrik barneratuak dituzten demokrazian bizitzeko arauak, besteak beste legearekiko begirunea edo betekizuna. Badakigu bi mutilok espetxeratuak izan direla, agian norbaitek salatuak, eta beharbada ere hori ezta oso gizalegezkoa, zilegizkoa auzo artean, batez ere egindako delitoa hain larria ez baldin bada. Ez dakit nik terrorismo delitoa sailkapen horretan sartzen den, nik uste ezetz, gizartearen kontra jotzen duena salatzea guztiz zilegizkoa dela batez ere errugabeko baten heriotza edo erasoa ekiditen baldin baduzu. Zarautzen badirudi oraindik oso argi ez dutela, babestu nahiago dituztela nahiz erta beren aldekoek gainerakoei kalte edo minik eragin, oraindik ere gerla giroan bizi direla, etsaien aurrean, trintxeran. Ezta batere bide xamurra bakea eraikitzeko edo, are gutxiago aspaldiko ohitura zitalak alde batera uzteko, bortizkeriaren edo taldekeriaren lege gaiztoa behin betiko baztertzeko, gurea artean nagusi izan den omerta delakoa bertan behera uzteko. Aspaldiko bidetik ez goaz inora eta horren erakuske goian agertzen den iragarki benetan penagarria. Baina nor ote da bestea baino salatariagoa?

Dagoeneko ia hilabete pasatu da Haritz Gartxotenea Xaporra eta Aritz Labiano Labi zarauztarrak kartzelaratu zituztela. Eskuz Esku elkarteak, ordea, martxan darrai. Pasa den ostiralean Kontuz Salataria herrian leloa idatzita zuten panel bana jarri zituzten herriko bi sarreretan. Elkarteak, bi zarauztarrei “babesa eta elkartasuna” adierazteaz gain, “aurrekari arriskutsu bihurtu den injustizia” ozen eta irmo salatzen jarraituko duela [...]

No hay comentarios:

Publicar un comentario