sábado, 14 de mayo de 2011
ETA GU NORK BABESTEN GAITU HAIENGANDIK?
Albistea ezta batere berria, edonon haimaika aldiz lehenago entzunda baino. Ez ditut gogoko uniformedunak, Bertolt Brechtek zioenarekin bat nator-eta, jantzi gizabanako arrut bat eta ergela bilakatuko, jantzi ergel bat eta faxista bat izango duzu. Badakit ere gehiegikeria dela, ez dit batere axola, haiekin izandako tirabirak gehiegitxo dira-eta, gehienetan ere udaltzain harroputz ergelekin topo egin baitut, batez ere Oviedo aldean, non haietako asko eta askok pila bat salaketa jasoa baitute hiritarrekiko tratuan gehiegikeria lehentasun dutenez gero.
Baina bai kasualitatea, Oviedon Iruñan bezala agintean eskuina dago, PPkoa zein UPNkoa, Gabino ala Barcina, gizartearen oso ikuspegi berezi eta batez atzerakoi, konformista, izuti eta koldar bat aldarrikatzen dutenak, jende zintzo eta esanekoarena, baita hostiajaleak gehienbat ere, haiek ez bezalakoa den oro susmagarritzat hartzen dutenak, besteak beste gazteak, etorkinak edo euren ustetan ia beti kexu ari diren emakumezkoak ere bai, azkenok deritzote denok ondotxo jakin bezala, putak ala tortilajaleak, ez dago besterik, ahulagoek beti izango dute kuneta bat euren gogoan, ezin da egon apezpikuen eta laguntza edo gidaritza aitzakotzat hartuta, hau horrela izanda gainontzekook beti pekatariak edo auskalo zeren errudunak.
Edonola ere, eta Brechten ikuspuntuaren beraren hildotik, demagun udaltzaingo batean ergel zein faxisten bataz bestekoa nahiko xamurra izan behar dela nahitaez, nolabait uniformeak hori eragiten baitu tamalez. Zorionez, badakigu legeak daudela, eta ustez demokratikoki hautaturiko agintariak euren uniformedunen gehiegikeriak edota bidegabekeriak saihestu, zuzendu zein zigortzeko legeak egin behar lituzketenak, hiritarrok babesteko hautatzen ditugunak, eta ez ordea handikien interesak edo jabegoa sarri bain askotan gertatu bezala. Demagun hau guztiau eta pentsa dezagun ere gero ea Oviedo edo Iruñako alkateek eta enparatuek betetzen duten nik azpimarratu berria. Esango digute baietz, noski, bestela pentsatzea demagogia hutsa dela, azpijana egin nahi diegula alkate gaixoei, gorri madarikatuak edota terrorista zikinak garela, gorrotoan bizi garela jende zintzo eta esanekoarenganako.
Ondo ba, baina eztabaidaka hasi ezkero udalotako poliziaren jokabidea zeharo, errotik, gaitzesten dugunok badaukagu eskura hemeroteka oso-oso luze bat non azken urteotako udaltzaingo hauei egindako salaketak biltzen diren, non kontatzen diren zehatz-mehatz nola etorkinei etengabeko tratu txarrak, gazteon edozein ekitaldi edo erakunderen kontrako oldarrak, edo sarrera hau eragiten duen albistea bezala, eraso edo jipoituriko emakumezkoekiko arduragabekeria edo berezko destaina. Exajeratzen ari naizela? Bai zera, jabetu nahi izatekotan gauza bakarra egin dezakezue uste horretakoek, honako berri hau erne-erne irakurri:
Maiatzaren 1ean Iruñean, Takonera parkean, bi gizon emakume bat ustez bortxatzen ari zirela ikusi zuten Nora Brizuelak eta haren hiru lagunek. Emakumea laguntzera joan zen Brizuela, eta beste lekuko batek Nafarroako SOS Larrialdi zerbitzura deitu zuen. Udaltzainak bertara azaldu zirenean, Brizuelak dio emakumearekiko jarrera “umilgarria” izan zutela, eta lekukoek poliziei eskatu zieten biktima ongi tratatzeko. Udaltzainek, ordea, Brizuelari paretik kentzeko esan zioten, eta ondoren eskuburdinak ipini eta atxilotu egin zuten, aginteari men ez egitea leporatuta.
Brizuelak gaur eman du gertaeraren berri hedabideen aurrean, eta kontatu du harrituta geratu zela udaltzainen jarrerarekin. Maria Ortega Andrea elkarteko abokatuak esan duenez, Iruñeko eraso sexisten aurkako protokoloa ez zuten bete udaltzainek. Bortxaketa kasuetan emakumeak laguntzea eta haien azalean jartzea oso garrantzitsua dela adierazi du elkarteak, baina auzi gehienak artxibatu egiten dituztela gaineratu du.
Nik azaldu badut nire ondorioa, noski.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario