martes, 8 de noviembre de 2011
GEROA
Baietz ba, haustekunde garaian gaude, eta nik ez daukat ezelako gogorik inori bozkatzeko, egia esan ezin dut egin nortasun agiria berriztatu behar nukeelako, eta oraingoz ez dut egin ziezadaten ordurik eskatu, oso laster begitantzen zait abuztuan bertan idargabetu zitzaidalako soil-soilik.
Nolabait ere, nori emango nioke nire botoa, ez dakit, joandako hausteskundeetan banuen soberako motiborik bati zein besteari bozkatzeko, banekien zergatik egiten nuen, batez ere noren edo zeinen aurka. Oraingoetan, ordea, eta nite bihotza beti bezala erdibanaturik izanda ere, hau da, alde batetik arrazoi edo senaren indarraren mende eta bestalde sentimendu edo ametsenenean, dakidan bakarra gero eta nazkatuago nagoela politikarekin bere ordezkarien erruz.
Banaiz, nola edo hala esatearren, "sumindu" delako bat, edonon ustelkeria mota guzti-guztiak somatzen baititut, eta benetan diot, ekonomikoak bainoago moralak edota etikoak dira gehien atsekabetzen nautenak, hondamendira eroan gaituen gainegitura petral eta errukigabe hau errotik aldatu beharrean, gehien jota behin berriro eta agian hasieratik martxan jartzeko ari dira asmotan, hots, krisialdia gainditu hurrengoa abian prestatzeko.
Badira, aldiz, aukera batzuk atseginak suertatzen zaizkidanak, badira politikari batzuk zinez estimatzen ditudanak, sarri askotan euren alderdiak baino gehiago. Tamalez, ez nieke inola ere botoa emango, guztiz alperrikakoa izango zelakoan zein egiatan asebetetzen ez nautelako, batez ere nire asmo edo gogo politikoak oso-osorik betetzen ez dituzten aldetik. Norbait bozkatzekotan Uxue Barkosi emango nioke botoa, alde batetik erabat indentifikatzen naizelako bere ikus/pentsamolde abertzale eta ezkerkoi zuhur eta zintzoekin, hau da, ezer baino lehen euskaltzale, eta abertzale izatekotan beti-beti betiko abertzale sutsu edo sasikoena baino EHri buruzko ikuspegi zabalago, zuzenago, zintzoago eta batez indarkeriari dagokionez askoz etiko zein errealistago bat begitantzen zaidalako, eta bestalde ere botoa azkenengoetan Aralarrekoei eman bezala izango litzatekeelakoan; alper-alperrikakoa, NBai apurtutakoan ez baitut uste gerorik dagoela Uxue eta enparatuendako. Hala eta guztiz ere, nahita ere ezingo nuke inoiz eta inon bozkatu bere geroaren alde, legez nafarra ez bainaiz, eta badirudi bihotzez izatea oraindio ez dela aski.
Badirudi, bai, nire politikarekiko patua dela gazte-gaztetandik. Gazteago nintzela euskadiko zintzo edo amorratu bat nintzen gogoz eta bihotzez, baina ezin nuen botorik eman gazteegia nintzelako. Koskortu nintzenean EE desagertu eta PSOEkoei, GAL eta beste tartean, sekula bozkatu ez niela zin egin eta gero Patxiri eman nion jeltzaleak boteretik behingoz kentzearren. Baina, baliteke nire argudioak-eta guztiz arinagoak izatea, azkenengoetan Aitzane Ezenarrori bozkatu nahi bainion oraingoetan Uxueri gustatuko bezala, eta bi kasuetan ere euren alderdiek inolako gerorik ez zutelarik. Baina baldin badago Uxueren diskurtsoan zinez erakartzen nauen zerbait, hori da, gaurdaino pairaturiko indarkeriaren aurreko jarrera, bere arestiko aralarkideek egin ez bezala, berak oso argi eta garbi baitu oraingoz oso goiz dela gaur arte gure hurkoen kontrako hilketak zein mota guztietako erasoak onartu ez ezik, goraipatu ere egin dituztenen eskutik joan gaitezen.
Dena dela, sumindurik edo asperturik izanda ere, aitortu beharrean nago ikaragarri atsegin zaidala Uxue hitz eta pitz entzutea, nik gogoko eta batez ere pentsatzen dudan ia guztia ezin argi eta txukunago azaltzen baitu, lastima hain berandu eta ezinezko izatea ene Uxuerendako bozka, lastima bihotzeko nafarra baizik ez izatea.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario