martes, 15 de noviembre de 2011
NEKEETAN IRRIA EZPAINETAN
Noski baietz, maite ditut, maite, burla eta ironia, nola ez, saiatu saiatzen naiz ere nire gauzatxoak zipriztintzen. Baiana jakin badakit bi osagaiok erabiltzen direla nola edo hala norbait edo zerbait kolokan, jendaurrean, barregarri edo lotsagarri geratzearren. Bestela esanda, burla eta ironia izkilu izan dira zeiharkako kritika, ezkutupekoa edo, egiteko erabili ohi dira. Alde horretatik, eta musuan marrazten diguten irria gure barne kezka edo adostasunen ezin adierazkorragoa kontuan hartuta, nabarmen da boteretsu bat trufazko pikotan jartzen dugunean berataz irri edo barre egin ohi dugula ados gaudelako trufalariek adierazi nahi duten kritikarekin.
Boteretsuak esan dut, boteretsu bakoitzak bufoi baten premia du, baina ez berak goza dezan, baizik eta bufoi horrek, antzinako Erromatik garaile desfilatzen ziren jeneralen ondoan zihoan esklabuaren modura, haiek ere gizaki hutsak direla gogora diezaieten. Hori horrela izanda, ez dago dudarik burla eta ironiak boteretsuengandik nolabait babesten gaituztela, agian kontsolatu baino ez.
Alabaina, sarri askotan ironia eta burla erabili ere egiten dira guztiz kontrako kritika zitala edo petrala egiteko; hau da, boteretsuen kontra joan beharrean ahulen oldarrean. Eta ahuletan ahula kultura duda izpirik gabe, batez ere gurea bezalako gizarte benetan eskola handi gabeko honetan, non diruarekin zerikusi zuzena duen arrakasta gizabanakoak neurtzeko arau nagusia den, non gehiengo karkailak ez duen inolako aukerarik galtzen gutxiengo ikasiaz edo trufa egiteko, non delako eta hain goraipaturiko berdintasuna betiere azpitik aintzakotzat hartzen den bakar-bakarrik.
Hau dela eta, oso nabari da gurean anti-intelektualitatekeria, bai itxura egiteko bakarrik denean zein benetako edo mamizkoa denean. Jende xeheak ez du maite jakintsua, gorroto bizia dio gizon ikasiari, mesprezatzen ditu letradunak haiek gutxiesten dituztelakoan, bere jakinduria euren trauskilkerian salatari edo den ustean. Eta jokabide edo pentsamolde hau hain hedatua dago gizon arrunt ororengan ezen horregatik bakarrik posible den telebisio publiko batek emititzea goiko bezalako bideo bat non orain arte zegoen euskal literaturazko saio bakarraz trufa egiten zen, baina gutxi-gutxitan, telesaio horretan behintzat sekula ez, herriko edo gertuko boteretsu zein gaizkile txit ezagunetaz.
Baina jakina, badaezpada beti esango dugu atsegin zaizkigula halako parodiak, kriston barre-algarak eragiten dizkigula, beharrezkoak direla gainera gure buruaz barre egitea oso osasuntsua delako, auskalo ustezko jende xehe horren begietara kulturaren estima edo oneritzirako ere bai!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario