miércoles, 16 de noviembre de 2011

IRITZIAK IRITZI



Ez dakit hauteskunteotan politikariek aspertu, atsekabetu eta zuzenean nazkazten nauten. Edonola ere, eta bozkatzeko gogoa zein motiboa galdu egin ditudanez gero, ez dut uste igandea baino lehenago joandako abuztuan baliogabetu zitzaidan karneta berriztatzeko astirik edo asmorik lortuko dudanik. Hala ere, hor nonbait eta tarteka-marteka bakarrik izan bada ere, zertxobait jarraitu egin baditut hauteskundeon gorabeherak, besteak beste BERRIAren bitartez internetean zenbait politikari egindako elkarrizketak. Haietariko badago bat zinez gustatu egin zaidana, Bizente Serrano Izkori egindakoa, nafarrak ondo asko azaldu egin baitu nik neuk aspaldi-aspaldi gogoan ditudan hainbat ideia edo gogoeta, batik bat Nafarroan, eta neurri handi batean nire Araban ere bai, abertzaltasun zein euskaltzaltasunaren arteko nondik norakoen harira, non argi eta garbi adierazten baitigu garrantzitsuagoa dela gure auzokoak euskara zein euskaltzaltasunaren alde izatea printzipioz gero eta urrunago/zailago den balizko euskal aberriarekiko benetako konpromezu edo atxikimendu baten alde baino:

G. Zergatik kokatzen duzu zure burua Geroa Bai koalizioan eta ez Amaiurren? Eneko

E. Lehen ere erantzun dut. Nafarroan abertzale ez diren baina kontrakoak ere ez, eta asko dira horiek, erakartzeko, hemengo gehiengo soziala, kultural eta politikoa erakartzeko. Amaiurrek planteatzen duena bertze gauza bat da: abertzale guztiak biltzea, gehiengoa jada abertzale izanen balitz bezala edo gure batasunarekin nahikoa izanen balitz bezala berehala gehiengo hori gureganatzeko.


Aldi berean ere, oso interesgarria, gogoeta/gogoangarria, deritzot ere hirikide dudan PPko Laura Garridori egindakoan azaldu dituen zenbait erantzuni:

G. Euskal Herriko gehiengoak autodeterminazioaren alde egingo balu, zein izango litzateke zuen eskaintza gehiengo horren aurrean? Galder

E. Edozein gehiengok ditugun arauak errespetatu beharko ditu.


G. Garrido Anderea. Miresgarria iruditzen zait zure euskara ikasteko grina, entzuten zaitudan aldiro nabaritzen baitut hobekuntza nabarmena. Zerk bultzatu zaitu euskara ondo ikasteko hainbeste lan egitera? Ez al zara arraro sentitzen zure alderdikide gehienen artean? Nola ikusten duzu euskararen egoera? Beñat

E. Ikastolan ikasitakoa naiz eta pertsona publikoa naizenez, behartuta nago ondo hitz egitera eta ahalegin guztiak egiten ditut. Azken finean nire hizkuntza da.


Hitzak hitz, noski, haizeak badaramatza, baina baita iritziak iritzi ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

INVIERNO A LA VISTA

         T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...