lunes, 21 de noviembre de 2011
BIHARAMUNA
Banago aspaldi honetan dena oker doalakoan, bai arlo pertsonalean zein nonnahi, dena berri txarrak dira, ilun-ilunak, bai lan edo sos kontuetan eta zer esanik ez gizartearenean, krisialdi izugarri luze eta zital honek eragiten dituen nekeek jota gabiltza, ekononomiatik harago doan porrot sakon eta agian erabateko honekin narrasean, nora eroango gaituen ez dakigula, beldurrak gaudela ez baita inondik somatzen inolako hobekuntza edo aldaketarik.
Krisialdiaren ajeak direla-medio, hona hemen azken-azkenekoa, inork ezin asama duen eskuma atzerakoien, elizkoien eta kaskamotzen garaipena, Espainaren ideia bakar eta kaskarra duena, kontrakoa beti arerio duena, estatuaren hizkuntza eta kultur aniztasunari muzin edo aurka egiten diona, neoliberalismo petralaren morroirik zintzoenak, krisia eragin dutenen lagunminak, jende xehearen gaineko murrizketak errukigabe laster egingo dituena, orain arte lortutako giza aurrerapenak kolokan jar ditzakeena, Elizaren botereari men egiten duena,frankismoaren inola ere gaitzetsi ez duena hein handi-handi batean bere ondorengoak diren aldetik. Oro har, ni behintzat benetan gehien aztoratzen nauten pentsamolde zahar, zatar eta zabarren suspertzaile sutsuek irabazi zituztela atzoko hauteskundeak. Nire iritzi eta batik bat aurreritziak dira, noski, haiek ni bezalakoen gainera izan bezala.
Eta EHra begira, esan besterik ez dut, itzel poztu egin nauela Geroa Baikoek eserleku bat atera izana, zorionak Uxue Barkosi. Nik ezin nien bozkatu oraingoz mendebaldeko zein bihotzeko nafarrok ez baitugu eskubiderik Erresuma Zaharreko gauzetan parte hartzeko; baina, zeharo bat nentorren hausteskude kanpainan zehar aldarrikatutako hainbat gauzarekin, besteak beste Bizente Serrano Izkok ondo asko azaldu zituenekin BERRIAN egindako elkarrizketa digitalean, nik uste merezi duela behin berriro blogeratzeak norbaitek gogoeta egin dezan, berdin dit nork:
G. Zergatik kokatzen duzu zure burua Geroa Bai koalizioan eta ez Amaiurren? Eneko
E. Lehen ere erantzun dut. Nafarroan abertzale ez diren baina kontrakoak ere ez, eta asko dira horiek, erakartzeko, hemengo gehiengo soziala, kultural eta politikoa erakartzeko. Amaiurrek planteatzen duena bertze gauza bat da: abertzale guztiak biltzea, gehiengoa jada abertzale izanen balitz bezala edo gure batasunarekin nahikoa izanen balitz bezala berehala gehiengo hori gureganatzeko.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario