martes, 1 de noviembre de 2011
PINTAMONAS 4 (NERABEZARO ZOROA)
Esan bezala, garai zaharrotan dena oso gogorra, mina, omen zen, politika, edo agian hobeto esanda, orduko egunerokotasun zoro eta gaiztoa gure zereginetan pol-pol zegoen, ezin genuen saihestu eta gainera gogorik ez, bazen nolabait gure ekarri apala borrokarako, marrazki bakoitza bidean jarritako harri koskorra, batez ere benetan gertatu ohi zenaz guztiz ezjakin eta ezaxola bizi ginen aldetik; nerabezaroko ajeak vozkarenak baino hamaika aldiz zitalagoak izan ohi dira, eta ni behintzat, eta baliteke gehienon antzera, lanbro artean bizi nintzen ondo asko asmatzeke zer zen egiatan gertatzen ari zena gure inguruan.
Hori dela eta, eta dagoeneko enegarren aldiz esanda ere, ezta batere harritzekoa nire marrazki artean gizartearekin baino euren etorkizunarekin borrokan ari diren nerabeak azaltzea edo edonon eta edonoiz topo egiten genituen uniformedunak. Badakit horrela esanda handiustekeria hutsa izan daitekeela, baina marrazkiok badira ere gure garai haietako islada moduko lekutasun xume bat.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
INVIERNO A LA VISTA
T anto ejercicio en casa y caminata vespertina me está dejando baldado. Anoche volví a quedarme dormido hacia las once de la noch...
-
La verdad es que no le veo gracia alguna a partirle la cara a nadie con un objeto contundente, ni siquiera por el detalle de que haya sido c...
-
Dentro del saco sin fondo que contiene todos los mitos, tradiciones y puros atavismos que, según entendidos, conforman la identidad vasca, p...
No hay comentarios:
Publicar un comentario